euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aldaketak izango ditu 2013ko euskal etxeen dirulaguntza deialdiak Asier Vallejo zuzendariak atzo ohar batean esan zuenez

2013/02/21

Asier Vallejo, Kanpoan diren Gizataldeentzat zuzendaria, NABOren Neguko bilkuran parte hartzen, iragan otsailaren 2an Salt Lake Cityn (argazkia EuskalKultura.com)
Asier Vallejo, Kanpoan diren Gizataldeentzat zuzendaria, NABOren Neguko bilkuran parte hartzen, iragan otsailaren 2an Salt Lake Cityn (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Kanpoan diren Euskal Gizataldeentzako zuzendari Asier Vallejok idatzia helarazi zien atzo euskal etxeei, 2013ko euskal etxeen laguntza deialdirako proposatu dituen aldaketen berri emateko. Krisi ekonomikoa dela eta, euskal etxeen laguntzen deialdian murrizketa batzuk proposatu dira, baina larrialdietarako deialdia bere horretan mantenduko da. Eskabideak aurkezteko epean ere mantendu egiten da: otsailaren 28an, datorren ostegunean, alegia.

Vitoria-Gasteiz. Kanpoan diren Euskal Gizataldeentzako zuzendari Asier Vallejok euskal etxeen 2013ko laguntza deialdian aldaketak egiteko proposamena jakinarazi zien atzo Diasporako euskal elkarteei. Proposamena sarean argitaratu du ere zuzendaritzak, www.euskaletxeak.net atarian, lau hizkuntzatan: euskeraz, gaztelaniaz ingelesez eta frantsesez.

Jarraian, euskarazko testua:

Vitoria - Gasteiz, 2013ko otsailaren 20

2013ko diru - laguntzen eta premia larrietarakoen deialdiak aldatzea

Euskadik orain krisialdi ekonomiko orokorra bizi duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2013ko aurrekontua murriztu egingo da nabarmen, eta horrek euskal etxee ntzako diru - laguntzak ere murriztea ekarriko du. Aurrekontu - murrizketa horiek eragin txikiena izan dezaten, honako hau proposatu dut:

-1. Premia larrietarako diru - laguntzen deialdiari bere horretan eustea, programa horrek gizarte arloko izaera garbia duenez le hentasuna eman behar zaiola uste baitugu.

-2. 2013ko deialditik VII. atalerako diru - kopurua (azpiegituretarako eta ekipamendurakoa) kentzea, inbertsioak une egokiagoak iritsi arte atzera baitatezke eta horrela jarduerak sustatzeari ematen diogu lehentasuna. Ja kina, errespetatu egingo da 2012an urte horretako deialdiko bigarren ordainketarako konprometitutako diru - kopurua.

-3. IV. atalerako diru - kopurua (jardueretarako eta funtzionamendurakoa) %20 murriztea, kontuan izanda murrizketa handiagoa izango zela VII. atala kendu ez balitz. Behin betiko kopurua aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean onartzen direnean zehaztuko da.

4. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an mantentzea, ezinezkoa baita luzatzea, eskabidea aurkeztu duen euskal etxeek eskabideok aurrekontuaren testu inguru berrira egokitzeko aukera izan dezaten nahiz eta epea beteta izan.

Euskal etxeei eskatu nahi diegu elkarrekiko ulerkortasuna eta elkartasuna izan dezatela, aurtengo diru - laguntzarekiko itxaropena apaldu eta eskabide xumeagoak aukezten ditzaten aurrekontu murrizketarekin bat eginez.

Aurrekontuak onartzen direnean — apirilaren bukaeran onartuko direlakoan gaude — , 2013ko diru - laguntzen deialdia aldatzeko ebazpena emango dugu eta bertan jasoko ditugu azken zenbatekoak.

Asier Vallejo Itsaso
Zuzendaria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia