Bilbo, Bizkaia. Astebete pasexe baino ez da falta datorren astean munduan euskal presentzia antolatua daukaden herrialdeetako ordezkariak iristen hasi eta urriaren 2an, asteazkena, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra inauguratzeko, Iñigo Urkullu lehendakaria buru. Legeak markatzen duenez, herrialde bakoitzeko hiru ordezkari etor daitezke, egun 25 herrialde daudelarik munduak euren baitan euskal etxea ofizialki onetsiak edota federazioak dauzkatenak. Zazpigarren Kongresua da 1994an Eusko Legebiltzarrak 27ko 8/1994 Legea onartu eta 1995ean Gasteizen lehena egin zenetik.
Hona Batzarreko programa:
Irailak 30, astelehena
-Harrera gonbidatuei Bilboko aireportuan. Ondoren, hotelera
-Erregistroa Melia Bilbao Hotelean
-Batzarrerako akreditazioak, hotelean.
-20:00 Afaria.
Urriak 1, asteartea
-09:30 Irteera Urretxurantz autobusean. Iparragirreren jaiotzaren (1820) bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldia. Bisita Ezkio‐Itxasoko Igartubeiti baserrira.
-13:00 Bazkaria.
-15:00 Hotelera itzultzea.
-18:15 Irteera Euskaltzaindiaren egoitzara.
-19:00 Euskaltzaindiaren egoitza: Omenaldia euskal diasporari, euskararen zabalkundeari eginiko ekarpenagatik.
-21:00 Afaria.
Urriak 2, asteazkena
-08:30 Akreditazioak Euskalduna Jauregian.
-09:00 Batzarraren hasierako ekitaldia Euskalduna Jauregian (E aretoa). Bertan izango dira EAEko erakundeetako ordezkariak, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordekoak eta Iñigo Urkullu lehendakaria.
-10:30 Atsedenaldia/kafea.
-11:00 Talde lana (B aretoaren terraza), mahai inguruen bidez.
-11:00‐12:00 1. Modulua: A) Harreman egiturei eta sareei buruzko neurriak Ekarpenak bateratzea eta proposamenak eztabaidatzea.
-12:00‐13:00 2. Modulua: B) Gazteriari eta emigrazio berriari buruzko neurriak Ekarpenak bateratzea eta proposamenak eztabaidatzea.
-13:30 Bazkaria.
-14:30 Erabakiak hartzea 1. eta 2. moduluei buruz, Ondorioen Dokumentuari eransteko (B3 aretoa).
-17:00 Bisita Euskal Diasporaren Artxibora (Maria Diaz de Haro, 3).
-20:00 Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua (Euskalduna Jauregia).
-21:30 Afaria.
Urriak 3, osteguna
-09:00 Talde lana (B aretoa terraza), mahai inguruen bidez.
-09:00 3. Modulua: C) Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako egitasmoei buruzko neurriak Ekarpenak bateratzea eta proposamenak eztabaidatzea.
-10:30 Atsedenaldia/kafea.
-11:00‐12:00 4. Modulua: D) Beste neurri batzuk
-12:00 5. Modulua (Irekia)
-13:30 Bazkaria.
-14:30 Erabakiak hartzea 3., 4. eta 5. moduluei buruz, Ondorioen Dokumentuari eransteko (B3 aretoa).
-19:00 “Euskaldunak Kalifornian” erakusketaren inaugurazio ekitaldia, Euskal Museoan, eta erakusketa ikustea.
-21:30 Afaria
Urriak 4, ostirala
-08:30 Irteera Gasteizerantz.
-10:00 Batzarraren amaierako ekitaldia Lehendakaritzan, lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzako sailburuekin.
-12:00 Ekitaldi instituzionala Eusko Legebiltzarrean, maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen omenez (kanpoko euskal gizataldeekiko harremanetarako legea).
-15:00 Hotelera itzultzea.
-17:30 Australiako euskaldunei buruzko ekitaldia. Antipodetako Euskaldunei buruzko liburuaren aurkezpena, William A. Douglass (Nevadako Unibertsitatea) eta Euskal‐australiarren Elkartearen eskutik (Euskal Artxiboan, Maria Diaz de Haro, 3).
-20:00 Afaria.
Urriak 5, larunbata
-Jatorri lekuetara itzultzea.
-Hona programaren pdfa