Bruselako Euskal Etxeko ordezkaria, Haizea Amezaga, saioetako batean hitza hartzen (argazkia EuskalKultura.com)
Urkullu lehendakariaren irekiera-hitzek abiarazi zuten ofizialki atzo Gasteizko Montehermoso Jauregia-Oihaneder Euskararen Etxean "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarra". Lehendakariarekin batera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo zeuden mahaiean, bileraren irekiera-hitzaldia eman behar zuen Kingsley Aikins adituarekin batera. Hona eguneko argazkien kronika.
Vitoria-Gasteiz. Ekitaldia Marian Elorzak bertaratutakoei ongi-etorria emanez eginiko hitzekin eta Iñigo Urkulluren irekiera hitzekin hasi zen, Asier Vallejo ere gonbidatu eta Diasporako eta erakundeetako gonbidatuei zuzendu zitzaielarik, ondoren berba, irekiera-hitzaldiari ekiteko Kingsley Aikins diaspora-aditu irlandarrak hartu zuelarik. Hona kronograma, bi argazki-sortetan banatua, horietarik lehena: