Ostirala izan zen Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarraren hirugarren eta azken eguna. Goizez Biltzarreko emaitza gisa konklusioak eta Eusko Jaurlaritzari Lau-urteko Plan gisa pasatuko zaizkion proposamenak landu ziren Montehermoso Jauregian eta ondoren amaiera eman zitzaion 6. Mundu-Batzarrari Lehendakaritzan, William Douglass-en itxiera-hitzaldiarekin eta Urkullu lehendakariak esaniko azken hitzekin.
Vitoria-Gasteiz. Goizeko saioak, berez Biltzarreko azken lan-saio izan zirenak, Montehermoso Jauregian egin ziren. Handik, Biltzarreko programari amaiera emateko Lehendakaritzara pasatu zen guztia, bertan harrera-ekitaldia egin zuelarik Urkullu lehendakariak, eskua emanik Biltzarreko delegatu eta ordezkari guztiei, gauzak William Douglass-en amaiera-hitzaldiarekin burutuz, Urkulluk berak azken itxuera-hitzak esateko. Hona biltzarreko azken argazkia galeriak: