Bigarren eguna zabaldu zuen saioa: ezker-eskuin, Ritxi Lizartza (Mintzanet, Mara-mara), Joseba Erkizia (Euskara Munduak-HABE) eta Asier Vallejo (Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria) (argazkia EuskalKultura.com)
Euskarak eta genero berdintasuna izan dira Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarrak bere bigarren egunerari ekiteko hautatutako gaiak. Horrekin batera, eta diaspora-gaiei buruzko zenbait libururen aurkezpenak segitzearekin, biltzarkideek Lehendakariaren Euskal Gizatalde gaietarako Aholku Batzordean ordezkari izango dituzten hiru kideak hautatu zituzten.
Vitoria-Gasteiz. Argentinan duela 25 urte abaiarazitako "Euskara Munduan" programaren 25. urteurrena betetzen den honetan, euskarak bildu zituen Mundu-Batzarreko bi lehenengo aurkezpen eta eztabaidak. Ondotik, genero berdintasunaren gaia landu zen eta , azkenik, bakalostean eta diaspora gaiak aztertzen dituzten lau libururen aurkezpenaren aurretik, biltzarkideek, Aholdu Batzordeko euren hiru ordezkariak hautatu zituzten: Aitor Arruti (Bartzelona), Arantxa Anitua (Buenos Aires) eta Lorea Palacios (Mexiko Hiria). Ikus argazki-kronika eta argazki bakoitzaren oin eta informazio osagarria.