Ekainaren 14ko EHAA buletin ofizialak eman ditu argitara datorren urtebetean Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan arituko diren lau bekadunen izenak. Pertsona hauetatik bi Zuzendaritza horrek Gasteizen dauzkan bulegoetan arituko dira, eta bi, berriz, Ameriketan, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzen barnean, Argentinan eta Estatu Batuetan hain zuzen. Bekadunek gaur osteguna ekingo diote bekari
Vitoria-Gasteiz. Plazaratu berria du Eusko Jaurlaritzaren EHAA-BOPV buletin ofizialak, Kanpoan den Komunitatearentzako Zuzendaritzaren baitan urtebetez praktikak egiten emango dituzten lau pertsonen izenak. Ebazpenak argitzen ditu hautatzeko prozesuan bidean geratu diren eskatzaileen izenak eta onartuak ez izateko zioak. Ebazpenaren kontra egiteko hilabeteko epea zabaldu zen atzo.
Beka eskatzeko dokumentazioa aurkeztu zuten 24 eskatzaileen artean, zazpi ez ziren onartuak izan Ebazpenak argitzen dituen arrazoi desberdinak medio. Onartuak izan arren, beste bost pertsonen hautagaitzek ez dute aurrera egin eskatzen zen gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako
Lau onartutakoak, ostera, hauek izan dira:
- Balenciaga Soraluce, Intza (Vitoria-Gasteiz)
- Etxebarria Unzurrunzaga, Xabier (Vitoria-Gasteiz)
- Goñi Zabalegui, Amaia (Estatu Batuak)
- Oteiza Goyeneche, Ioar (Argentina)
Ordezko zerrenda bat ere osatu da, beste zortzi izen hauekin:
- Acedo Latorre, Goretti
- Moreno Fernández, Mikel
- Vicuña Sanabria, Ainhoa
- Arriola Oregui, Iosu
- Lucas Areizaga, Sofía
- Azcunaga Hernández, Eider
- Rojas Mendieta, Nerea
- Buenavida Peña, Lidia
Informazio osoa, hemen topa daiteke, euskaraz. Bertsio elebidunean, hemen.