euskal diaspora eta kultura
2013/04/30
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Hego Ameriketara bidaiaren azken txanpan, apirilaren 25etik 27ra, Asier Vallejok Brasilgo euskal komunitatea harremanak estutzeko aukera izan zuen, Sara Pagola ordezkariarekin batera. Sao Paulon, Vallejo eta Pagola hiriko euskal komunitatearekin eta Rio Grande do Sul estatuko euskal etxeko ordezkariekin bildu ziren.
Brasilgo euskal komunitatearekin lehen kontaktua Sao Pauloko Antxieta Jauregian egin zen gastronomia topaketaren baitan izan zen. Bertan Brasilgo hiru euskal etxeak izan ziren --Sao Pauloko Eusko Alkartasuna eta Eusko Brasildar Etxea eta Rio Grande do Sul estatuko euskal etxea-- eta baita SPRIko eta bertan dauden enpresetako zenbait ordezkari ere. Afaria prestatu zuen chef-a Haritz Aramburu donostiarra izan zen, Rio Grande do Sul elkarteko kidea.
[Asier Vallejo eta Sara Pagola Brasilgo euskal etxe, SPRI eta zenbait euskal enpresetako ordezkariekin Sao Paulon egin zen afarian (argazkia Euskaletxeak.net)]
Biharamunean, Rio Grande do Sul elkarte gazteko Haritz Aramburu eta Ana Luiza Panyagua Etchalusekin bildu zen zuzendaria. Ondotik, euskal ordezkaritza SPRIren bulegoan izan zen, bertako arduradun Paulo Abasolorekin bilera egiteko, eta, arratsaldean, Vallejok eta Pagolak Eusko Alkartasuna elkartea bisitatu zuten. Euskal etxe hau 1949an sortu zen eta bere egoitza ikusteko aukera izan zuten, elkarteko zuzendaritzarekin lan-topaketa egin aurretik.
Hurrengo egunean Sao Paulon orain urte batzuk sortu zen euskal etxe berria bisitatu zuten: Euskal Brasildar Etxea, eta hemen ere lanbilkura egtin zuten zuzendaritzarekin. Bilera honekin amaitu zen Asier Vallejo zuzendariak Txile, Argentina, Uruguai eta Brasilera egin duen lehen bidaia.
Uruguaiko euskaldunekin
Bidaiaren laugarren eta azken txanpa honen aurretik, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Uruguai bisitatu zuen, Sara Pagola ordezkariaren laguntzarekin. Herrialde honetara heldu zirenean Montevideoko Intendenteak, Anal Oliverak, egin zien harrera. Berarekin Donostia 2016k eta Montevideok --aurtengo Latinamerikako kultur hiriburuak-- sor ditzaketen lankidetza harremanei buruz solastu ziren.
[Asier Vallejo eta Sara Pagola Montevideoko Intendente (alkate) Ana Oliverarekin (argazkia EuskalEtxeak.net)]
Arratsaldean euskal ordezkaritzak Euskal Erria elkarte historikoa ezagutu zuen eta hango zuzendaritzarekin bildu zen. Topaketa honetan izan ziren ere
Flores eta Salto herrietako euskal etxeak, bilera honetan parte hartzeko etorri baitziren hango ordezkariak hiriburura.
Biharamunean, Vallejok Uruguaiko Turismo eta Kirol Ministeritzako arduradunekin kontaktuak izan zituen, eta ondoren herrialde honetako legebiltzarra bisitatu zuen. Han, Kongresuko presidente German Cardosok harrera egin zion eta Jorge Larrañaga senadorearekin ere hitz egiteko aukera izan zuen. Larrañaga senadorea bere alderdian hautagaia da Uruguaiko presidente kargura aurkezteko.
Arratsaldean zuzendariak Centro Euskaro elkartera bisita egin zuen eta bilera izan zuen bertako zuzendaritzarekin eta San Joeé, Carmelo eta Rosarioko euskal etxeetako buruekin. Uruguaiko egonaldiko azken topaketa Haize Hegoa elkartean egin zen izan zen, FIVU euskal etxeen federazioarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus