euskal diaspora eta kultura
2011/04/14
PUBLIZITATEA
Mexiko DF, Mexiko. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Guillermo Echenique, atzo heldu zen Mexikora, hiru eguneko bisitan, Euskadi eta herrialde honen arteko harremanak sendotu eta bultzatzeko helburuz. Gaur Echenique Emprebask eta Sukalde euskal mexikar elkarteen aurkezpenean izango da, gonbidatu berezi gisa.
EmpreBask eta Sukalde irabazi-asmorik gabeko elkarteak dira, eta Euskadi eta Mexikoren arteko lan-sareak sortzeko egiten dute biek ere lan:
-Sukalde elkarteak, sukaldari euskaldun, mexikar eta beste herrialdeetako sukaldarien elkarlanaren bitartez, euskal gastronomiaren eta kulturaren hedapena egin nahi du Mexikon
-EmpreBask-Mexiko elkarteak, halaber, Euskadiko eta Mexikoko enpresarien artean eta erakundeen artean merkataritzako loturak indartu nahi ditu, sinergiak sortzeko moduko ekintza, tresna eta zerbitzuen bidez
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak euskal kolektibitateari ere egingo dio bisita Mexikon. Batetik, herrialde honetako Kanpo Ekintzako idazkariarekin elkarrizketa dauka hitzartuta. Horrez gain, Mexikon ezarrita dauden euskal sukaldariekin eta euskal enpresetako ordezkariekin bilduko da, bai eta Mexikoko hiriburuko Euskal Etxeko lehendakari hautatu berria den Lourdes Arrechearekin ere, El Salvador-eko Euskal Etxeko lehendakariarekin, Mexikon Biarritzeko Foroak daukan ordezkariarekin, eta Herritarren Parlamentuko lehendakariordearekin.
Etzi Echenique Bogotara abiatuko da, Kolonbiara, Euskadi eta Latinoamerikaren arteko harremanak areagotzeko egiten ari den biraren barne.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus