Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu lehendakaria, Marian Elorza buru duen Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ekipo osoarekin bildu da Gasteizen aurrez aurre Lehendakaritzan egindako bilkuran. Urkullu eta Elorzarekin batera partaide izan dira Myriam Larroulet Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.
Bakoitza bizi den herrialdetik etorriak Euskadiren honako ordezkariak ere bertaratu dira:
- Marta Marin, Euskadiren ordezkaria Europar Batasunaren aurrean (Brusela)
- Sara Pagola, Euskadiren ordezkaria Argentina-Mercosurren (Buenos Aires)
- Rafa Kutz , Euskadiren ordezkaria Txile, Peru eta Kolonbian (Santiago)
- Jose Maria Cazalis, Euskadiren ordezkaria Mexikon (Mexiko Hiria)
- Unai Telleria, Euskadiren ordezkaria Estatu Batuetan (New York)