euskal diaspora eta kultura
2010/03/10
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Guillermo Echeniquek, eta Euskadiren Txileko Ordezkari berriak, Ana Urchueguiak, bisita hasiko dute datorren astelehenetik aurrera, lurrikara eta gero herrialdeak eta bertako biztanleek bizi duten egoeraren berri zuzena eskuratzearren, eta aldi berean Urchueguia behin betiko karguratzen denean landu beharko duen euskal eta txiletar errealitatea ezagut ditzan. Izan ere, Urchueguia, lehenengo kontaktu hau eta gero, atzera euskadiratuko da eta solilik ondoren aldatuko da Txilera bizitzera eta Euskadiko Ordezkari lanetan hastera. Horretarako, Txileko agintariekin, euskal etxe eta komunitatekokideekin eta baita beste elkarte batzuekin ere, hala nola Emprebask.
Echeniquek telefono bidez EuskalKultura.com-i esan dionez, lurrikararen berri izan bezain pronto hasi zen lanean Jaurlaritza. Bera jarri zen, hain zuzen, harreman zuzenetan Txileko Krisi Kabinetearekin, bertatik eskainitako laguntza eskertu eta onartu egin zitzaion, aipatuz Euskadi gogoan izango zutela herrialdea berreraikitzeko ahaleginaren garaian, eta momentuan ez zutela botika, elikagai eta arropa bidaltzerik behar.
Eusko Jaurlaritzari eskatuko zaion laguntza, beraz, herrialde europarrei eskatuko zaien ildo berekoa da: azpiegiturak , etxebizitzak...
Lurrikarak eta haren ondorioek euskal gizataldean kalterik sortu ote duten galdetutakoan, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus