euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpo Harremanetan eta Diasporan espezializatzeko 8 beka deituko ditu Jaurlaritzak, Gasteizen (6) eta Bruselan (2)

2021/07/27

Lehendakaritzaren eraikina Gasteizen. Bertan daude Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza
Lehendakaritzaren eraikina Gasteizen. Bertan daude Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan espezializatzeko 8 beka deituko ditu, horietarik sei Gasteizen eta beste bi Bruselan, Gobernu Kontseiluak gaur onartu duenez. Onarpenaren ondotik, datozen egunetan EHAA buletinean argitaratzean sartuko da indarrean erabakia. Gasteizko bekak, Lehendakaritzan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, gauzatuko dira eta Bruselakoak, Euskadiren Bruselako Ordezkaritzan.

Zortzi beken xedea gazte profesionalak Kanpo Harremanen alorrean eta Europako Gaien alorrean espezializatzea da, honela banatuta:

- 2 Kanpoko Euskal Komunitatearen alorrean, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian (KEKZ)
- 2 Kanpo Harremanetan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian
- 2 Europako gaietan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian
- 2 Europako gaietan, Euskadiren Bruselako Ordezkaritzan

Egoitza Gasteiz izango duten bekek 16.000 euroko zuzkidura izango dute; eta Bruselas egotza dutenek 24.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, datozen egunotan deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia