euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpo Harremanen alorreko 12 beka deitu ditu Jaurlaritzak, Gasteizen, Bruselan, Buenos Airesen eta New Yorken

2022/07/26

Marian Elorza (Kanpo Harremanak) eta Gorka Alvarez (Kanpoan den Euskal Komunitatea) Urkullu lehendariaren ezker-eskuin
Marian Elorza (Kanpo Harremanak) eta Gorka Alvarez (Kanpoan den Euskal Komunitatea) Urkullu lehendariaren ezker-eskuin

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken 2022-2023rako deialdiari. Guztira hamabi beka deituko dira, honela banatuta: Europako gaiak (4); Kanpoko Euskal Komunitatea (4); eta Kanpo-Harremanak (4). Zenbateko osoa 288.000 eurokoa dute, eta Diasporako gazteak ere aurkez daitezke baldintzak betetzen badituzte. Hauek dira hamabi bekak:

—Europako gaiak, beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:
Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
Bi beka Euskadik Europar Batasunean duen Ordezkaritzan, Bruselan

Kanpoko euskal komunitatearen alorra, beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera
Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen
Beka bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan, New Yorken

Kanpo-harremanetako bekak, onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:
Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan – Bata Txileko Santiagon eta bestea Bogotan

Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzetarako diren bekak 24.000 eurokoak izango dira (bakoitza); eta 16.000 eurokoak jarduera Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, gauzatu behar dutenen kasuan.

Gaur onartu diren beken deialdia, bere baldintza eta xehetasunekin, datozen egunetan argitaratuko da EHAA-BOPV buletin ofizialean. Erne egon behar beraz, hortik aurrera hilabeteko epea zabalduko baita eskabideak aurkezteko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia