euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpaina AEBetan, Nevadako Gardnervillen abenduan hil den Guillermo Blanco zenaren alargunari laguntzeko

2018/12/26

Nevada Gardnervilleko (AEB) Guillermo eta Jeanette (Idiart) Blanco
Nevada Gardnervilleko (AEB) Guillermo eta Jeanette (Idiart) Blanco

PUBLIZITATEA

Gardnerville, AEB. Elkartasun kanpaina bat abiatu dute Estatu Batuetan, Nevadako Gardnervillen abendu honetan zendu den Guillermo Blancok jasotako mediku-arreta gastuei aurre egiten laguntzeko bere alargun Jeanette (Idiart) Blancori eta familiari. Espainian Euskal Herri ondoan jaioa, Guillermo Blancok Estatu Batuetara emigratu eta euskaldunen artean egin zuen Estatu Batu Mendebaldean bizitza.

Bertako euskaldun batekin ezkonduta, Nevadako Gardnerville aldean atera zuen bizimodua eta herriko Mendiko Euskaldun Cluba euskal etxeko kide eta partaide zen bera eta familia osoa, aktiboak klubean eta euskal komunitatean.

Guillermo abenduaren 8an hil da, eritasun baten ondotik eta zenbait mediku-gasturen ordainketa ordaintzeke utzirik; bere emazte Jeanettek antolatua da duen egoera ekonomiko zaila gainditzen laguntzeko deialdia.

Lagundu eta parte hartu edo elkartasun kanpainari buruz informatu nahi baduzu, hemen klik egin dezakezu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia