UNESCOren mundu mailako ondare izendatuak diren Kanadako bost leku agertzen dira herrialde honetako Posta Zerbitzuak kaleratu dituen zigiluetan eta horietako bat da Red Bayko Euskal Baleazale Estazioa islatzen duena, Labradorreko hego kostaldean.
euskal diaspora eta kultura
2017/02/10
PUBLIZITATEA
UNESCOren mundu mailako ondare izendatuak diren Kanadako bost leku agertzen dira herrialde honetako Posta Zerbitzuak kaleratu dituen zigiluetan eta horietako bat da Red Bayko Euskal Baleazale Estazioa islatzen duena, Labradorreko hego kostaldean.
Ottawa, Kanada. Hautatu diren bost paisaiek Kanadan aitorpen berezia jaso duten bost leku dira, "gizateriaren ondare amankomunean daukaren garrantziagatik" izendapen hori lortu dutenak.
Hiru, hain zuzen, lehenengoz ari dira agertzen: Mistaken Point (Ternua eta Labrador), Quebec Zaharreko Barruti Historikoa (Quebec) eta L’Anse aux Meadows Leku Nazional Historikoa (Ternua eta Labrador), beste biak, hala nola Dinosaur Provincial Park (Alberta) eta Red Bayko Euskal Baleazaleen Estazioa (Ternua eta Labrador), aurretik ere zigilutan atera izan diren bitartean.
Red Bayko Euskal Baleazaleen Estazioa "16. mendeko euskal baleazale estazio baten Ipar Amerika osoko adibiderik osatuena" izateagatik izan da hautatua.
Zigiluak Lime Design-eko Lara Minjak diseinatu ditu, eta liburuetan eta baita izaretan ere agertzen dira. Leku hauetako bakoitzaren informazioa hemen topa daiteke.
Zigiluak ikusi edo erosteko, egin klik hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus