euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanadako bikoteak iarabazi du Baionan 42. Munduko Mus Txapelketa, afera eta gorabeherak tartean

2019/10/22

Pierre Etcharren eta Frantziako bi bikoteak, bat kanporatua eta bestea protesta gisa erretiratua
Pierre Etcharren eta Frantziako bi bikoteak, bat kanporatua eta bestea protesta gisa erretiratua

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. Euskal Komunitateen arteko Munduko 42. Mus Txapelketa egin da joan den astean Baionan eta Kanadako Franck Altuna eta Rufino Iribarren atera dira txapeldun; bigarren, Nafarroako II. taldea, Javier Apesteguia eta Daniel Zunzarren partaide; eta hirugarren, Euskadiko bikote Borja Ruiz eta Ixone Ureña. Txapelketaren antolaketa igurikatu bezain ederki joan da, baina txapelketak berak izan du afera, Nazioarteko Federazioaren aburuz Frantziaren izenean ari zen bikote baigorriarrak legezkoa ez zen zerbait egin baitzuen, eta delegatuek bildurik, taldea kanporatzea deliberatu zuten.

Frantziako Federazioak bere zinezko desadostasuna agertu du honen aitzinean, bere muslarien portera zintzoa eta arauenpekotzat joz, bere sostengu osoa emanik Xabi Alcasena eta Aitor Atchoarenari, eta protesta gisa bere bi taldeak konpetiziotik erretiraturik.

Hona nola geratu den Txapelketako rankinga:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia