euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalitatezko euskal produktu gastronomikoz osatutako Gabonetako saski itzela eskuratu nahi duzu?

2012/12/05

Zozketatuko dugun Gabonetako saskia
Zozketatuko dugun Gabonetako saskia

PUBLIZITATEA

Aurrera darrai EuskalKultura.com-ek eta Dastatu.es-ek elkarlanean prestatutako zozketak. Sari bikaina dugu zuentzat: Euskal produktuz osatutako Gabonetako saski oparoa! Saria eskuratzeko Dastaturen Facebookeko orrian euskal errezeta bat argitaratu beharko duzu. Eragin irudimenari eta jarri mantala!

Donostia - San Sebastián. Bakailaoa Bizkaiko eran, arkumea eztiz gozatua, euskal pastela, Tolosako babarrunak eta beste hainbat errezeta publikatu dituzte dagoeneko zozketan parte hartu duten Facebookeko erabiltzaileek. Gernika, Bartzelona edota Rosariotik (Argentina) idatzi dituzte errezetak. Zeren zain zaude?

Zein da zure euskal plater gogokoena? Zer kozinatzen duzu inork baino hobeto? Oharrak hartu eta atera iezaiozu argazki dotore bat. Ondoren, sar zaitez Dastaturen Facebookeko orrian, zure euskal errezetaren argazkia igo eta azpian errezeta idatzi, txukun-txukun. Euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egin dezakezu.

Jasotako errezeta guztien artean zozketatuko da saskia. Hona bere edukia:

  • Jatorri-deiturako Idiazabal gazta zatia, BAGA, 250 g
  • Urdaiazpiko paleta, BASATXERRI, 100 g 
  • Foie moussea %55, KATEALDE, 135 g
  • Chorizo cular, BORDON, 330 g 
  • Zainzuriak, Nafarroako jatorri-deiturakoak, NAVARRICO, 500 g
  • Estra pikillo piper ekologikoak, LA CHURTA, 250 g 
  • Arabako Errioxako oliba olio estra birjina, ADORA, 25 cl
  • Getariako hegaluzea, JUANTXO, 170 g 
  • Tolosako gourmet teilak, GORROTXATEGI, 125 g
  • Getariako Txakolin botila, jatorri-deituraduna, ARREGI
  • Errioxako ardo ondu botila, jatorri-deituraduna, ONDALAN
  • Cava brut botila, MAINEGRA

Parte hartzeko azken eguna abenduaren 19a da. 21ean emango dugu irabazlearen berri. Anima zaitez!

-Zozketaren informazio guztia, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia