San Frantzisko, AEB. Duela pare bat aste ari gara iragartzen gure agenda atalean, baina eguna hurbilago dela albiste nagusi moduan ere atera nahi izan dugu. Izan ere, San Frantziskoko Gure Euskal Etxea (Basque Cultural Center), euskaldunen eta euskal kulturaz gose direnen biltoki bilakatuko da datorren larunbatean, bi urtean behin BEOk (Basque Educational Organization) antolatzen duen egun osoko kultura eta ikaskuntza hitzordua bertan egingo baita, adituen zenbait hitzaldi, dantza emanaldi bat eta afari baten inguruan.
Arratsalde osoan, eguerdiko ordu batetik aurrera, hainbat adituk hartu dute hitza Kalifornia euskalduneko zenbait alor aurkezteko, seietan aperitifaren txanda izango da eta ondoren afaria, ikuskizunen alorrean San Frantzisko bertako Zazpiak Bat euskal dantzariak arituko direla. Hitzaldien partea libre da, eta afaria (etekinak BEOren jarduna laguntzea dute helburu), 50ko prezioa dauka helduentzat, eta 15, hamabis urtepeko haurrentzat. Erosi zure tiketa hemen.
Hona egitaraua:
- 13:00 Euskal presentzia goiztiarra Kalifornia hegoaldean, Marianna Etcheverria, Jeanette Bidart eta Mitch Gariadorrek aurkeztuta.
- 14:00 Euskal presentzia goiztiarra Kalifornia erdialdean, Steven Gamboak, Steve Bassek eta Janet Barrenechek aurkeztuta; artelana Pat Fernandezen eskutik.
- 15:15 Euskal presentzia goiztiarra Kalifornia iparraldean, Nancy Zubirik aurkeztuta.
- 16:15 The Greatest Generation: San Frantziskoaldeko euskaldunak Bigarren Mundu Gerran, Pedro Oiarzabalek aurkeztuta
- 18:00 Aperitifa
- 19:00 Afaria eta Zazpiak Bat taldeak eskainitako ikuskizuna
Aurkezpenei eta hizlari izango direnei buruzko informazio gehiago, hemen