euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako Los Banoseko euskal festak 50. urteurreneko jai berezia ospatuko du asteburuan

2014/05/14

Los Banos Euskal Etxearen Euskal Piknikaren afitxa
Los Banos Euskal Etxearen Euskal Piknikaren afitxa

PUBLIZITATEA

Hil honetan abiatu da, urtero bezala, AEBetako euskal etxeen piknik eta jaialdien sasoia. Hurrengo hitzordua Kaliforniako Los Banos euskal etxearen Basque Festival delakoa izango da, asteburu honetan eta EuskalKultura.com bertan izango da. Asteburu gogoangarria izango da elkartearentzat, bere euskal festaren 50. urteurrena beteteko -eta ospatuko- baitu. Jardueren artean honakoak izango dira: Noka eta Luhartz taldeen kontzertuak, herri kirolak eta euskal dantza erakustaldiak.

Los Banos, AEB. Los Banos herri kaliforniarreko euskaldunek mende erdia bete dute aurten euren euskal festa antolatzen eta data hori gogoz ospatuko dute asteburuan, elkartearen urteroko Euskal Piknikean. Hainbat ekitaldi antolatu ditu euskal etxeak: larunbatean O'Bannion Hall aretoan eta igandean Los Banoseko azoka gunean.

Larunbateko saioa euskal-amerikar estiloko janaria dastatzeko aukerarekin abiatuko da; izan ere elkarteak arkume eta txorizo sandwichak jarriko ditu salgai. Los Banoseko euskal komunitateao artzaintza munduarekin lotura estua du eta jaki hauek artzainek jan ohi zituztenak dira. Elkarteak bere mus txapelketa egingo du, nahi duen orok parte har ddezakeela, eta diru-sariak izango dira. Arratsaldeko seietan hasiko da festaren zati nagusia, afari eta dantzaldiarekin. Programaren baitan, Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariak Kaliforniako euskaldunei buruzko solasaldia eskainiko du. Afaria kantu-afaria izango da eta euskarazko kantuen hitzak banatuko dira. Eta Noka talde euskal-kaliforniarrak kantaldia egingo du. Gaua amaitzeko Luhartz taldearekin dantzaldia egingo da.

Igandean euskal meza batekin abiatuko da eguna, goizeko hamarretan. Elizkizuna gidatuko dute Fresnoko apezpiku Armando Ochoak eta Aita Michael Lastirik, euskaraz eta ingelesez, dantzariak eta bertsolaria ere partaide. Ondoren, festa azokagunera lekualdatuko da eta bertan egingo da urteroko arkume errekia. Arratsaldean euskal dantza eta herri kirol erakustaldiak egingo dira (txingak eta aizkolariak). Eta festa amaitzeko Luhartz taldearekin erromeria.

-Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi Los Banoseko Euskal Etxera, hona

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia