euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako euskal prentsa

2008/01/01

1895ean Los Angelesen Jean-Pierre Goitinok sortu zuen California'ko Eskual Herria astekariaren ale bat
1895ean Los Angelesen Jean-Pierre Goitinok sortu zuen California'ko Eskual Herria astekariaren ale bat

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com. Euskal kazetaritzaren historiari ekarpen arras baliosa egina diote Ameriketan euskaraz argitara emandako kazeta eta aldizkariek. XIX. mendean bereziki aipagarriak dira 1885ean Los Angelesen euskara hutsez plazaratzen hasi zen Escualdun Gazeta astekaria, Kalifornian jaiotako Martin Biscailuz abokatu euskal amerikarrak sortarazia; eta hiri berean 1893an sortu zen California'ko Eskual Herria, astekaria hau ere, irakurlego euskalduna AEBetan nagusiki, baina Hego Ameriketan eta Europan ere bazuena. Euskal prentsaren historian ezinbesteko aipamena eta ohorezko lekua daukate Diasporako euskal kazeta eta irratsaioek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia