EuskalKultura.com. Kaliforniak euskal jatorrizko zenbait gobernadore ezagutu izan ditu. 1849an mexikarren eskuetatik estatubatuarrenera pasatu aurretik, Kaliforniako gobernadore izan ziren Diego Borica Retegui gasteiztarra, Jose Joaquin Arrillaga aiatarra eta Pablo Vicente Sola arrasatearra; baita Ameriketan jaiotako Jose Maria Echandia eta Manuel Micheltorena ere. Azken urteotan, John Garamendi demokrata saiatu izan da Urrezko Estatua (Golden State) deitua denaren gobernadore aulkia eskuratzen. Karrera politiko nabariaren ostean, Garamendi, estatuko Insurance Commissioner hautatu zuten Kaliforniako herritarrek 2002an, Kaliforniako gobernadoreorde 2007an, eta nazioko kongresukide 2009an.