Bakersfield, AEB. Bi hiriok senidetzeko ahalegin eta kontaktuak 2016an hasi ziren eta denbora honetan hiri kaliforniarreko ordezkariek Lapurdiko kostaldeko hiria bisitatu dute eta baita donibanelohizundarrek ere euren kide kaliforniarra. Urrats berriarekin bat, ikasle trukeak egingo dituzte bi hirion artean eta, izan ere, kultura aldeko konexio eta loturak dira, gazteak tartean dituztenak bereziki, zubilana egiteko planteatu diren lenenengo neurrietako batzuk.
Autoz Los Angelestik ordu t'erdi ipar-ekialdera kokatua, gogora dezagun Bakersfield historikoki izan dela euskal komunitate esanguratsu baten leku XIX. mendetik hona eta bertako Euskal Etxea Estatu Batuetako handienetakoa dela, pikota kantxa, piknikak egiteko zuhaizpea eta aparlakeku zabala dituen egoitza barne. Aurten bertan, NABOren Biltzar Nagusia Bakersfield-en egin berria da, maiatzean, Euskal Etxeak 75 urte betetzen zituela.
Aurretik ere euskal hirien eta AEBetakoen arteko senidetzeak egin dira azken urteotan, hala nola hiri senidetuak dira Donibane Garazi eta South San Frantzisko (Kalifornia), Donostia eta Reno (Nevada), Gernika eta Boise (Idaho), eta Gasteiz eta Anaheim (Kalifornia), esaterako.