euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalejira batekin hartu zuten parte euskaldunek Argentinako Bigarren Mendeurreneko Kabalkadan (bideoak)

2010/05/24

Bigarren Mendeurrenaren Jaian euskaldunek hartu zuten parte desfilean (argazkiak EuskalKultura.com)
Bigarren Mendeurrenaren Jaian euskaldunek hartu zuten parte desfilean (argazkiak EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Hiriaren identifikagarria da Obeliskoa Buenos Aires hirian. Berau dagoen 9 de Julio etorbide amatua agertoki bihurtu zen atzo Argentinaren Bigarren Mendeurreneko kolektibitateen kabalkada edoi desfilea gauzatzeko. Arratsalde euritsuari aurre eginez, Argentinan bizikide diren berrogeita bi kolektibitatek euren nortasuna eta kultura aldarrikatu zuten Obeliskoaren aurretik pasatuz. Milaka lagun bertaratu ziren hiriburuko tokirik sinbolikoenera, azken berrehun urte hauetan immigranteen presentziak Argentinari egin dioten ekarria ospatzeko, euskaldunak tartean.

Buenos Aires, Argentina. Anitz kolorez jantzi zen atzo Buenos Aires hiria Argentinaren Bigarren Mendeurrenaren testuinguruan eratu zen kolektibitateen kabalkada zela eta.

Hona partaide izan ziren gizataldeak: Arabiarrak, alemaniarrak, armeniarrak, txiletarrak, austriarrak, korearrak, boliviarrak, daniarrak, brasildarrak, ekuadortarrak, bulgariarrak, eskoziarrak, txinatarrak, eslovakiarrak, kroaziarrak, espainiarrak, grekoak, libanoarrak, hungariarrak, mexikarrak, irlandarrak, venezuelarrak, israeldarrak, nigeriarrak, italiarrak, txekiarrak, japoniarrak, lituaniarrak, dominikarrak, suitzarrak, paraguaitarrak, taiwandarrak, perutarrak, turkiarrak, poloniarrak, musulmanak, portugaldarrak, errusiarrak, euskaldunak, uruguaitarrak, ukrainarrak, afroargentinarrak eta INADI institutuaren ordezkariak; guztiak batu ziren atzo integrazioaren jai erraldoi honetan parte hartzeko.

Leku askotako musikek, abestiek eta jantziek bete zuten 9 de Julio etorbidea paregabeko ikuskizuna eskainiz Argentinaren iraultzaren urteurrenean omenaldia egiteko. Euskal komunitateko ordezkari Laurak Bat, Acción Vasca, Euskaltzaleak, Eusketxe, Ekin Dantzari Taldea eta Toki Eder euskal etxeetako partaideak aritu ziren.

 

Argentinako Bigarren Mendeurrena 2010 1

[Euskal banderari eta dantzariak euskal gizataldeko ordezkari desfilean (argazkia EuskalKultura.com)]

[Bideoa kabalkadan parte hartu zuten euskal ordezkarietako batzuen pasaera biltzen (irudia EuskalKultura.com)]

[Euskal gizataldekoak euren jantzi, musika eta dantzariekin Obelisko aurretik pasatzen (irudia EuskalKultura.com)]

Argentinako Bigarren Mendeurrena 2010 4

[Belaunaldien segida: Marina Aranguren euskalaregntinarra, bere alaba Maialentxu Alava Aranguren besoetan (argazkia EuskalKultura.com)]

Argentinako Bigarren Mendeurrena 2010 3

[Eusketxe eta Euskaltzaleak-eko kideak Ekin Dantzari Taldeko dantzariekin (argazkia EuskalKultura.com)]

Argentinako Bigarren Mendeurrena 2010 2

[Accion Vasca eta Toki Eder Euskal Etxeko dantzariak (argazkia EuskalKultura.com)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia