euskal diaspora eta kultura
2010/12/01
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. "Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek.
Horretaz gain, www.katalogoa.org webgunean, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izanez gero, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko. Bestenaz, urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu direnak kentzeko. Irakurleek ere, beren iruzkinak eta komentarioak utzi ditzakete, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.
Katalogoa, sarean kontsulta daiteke, eta produktuak saretik erosteko erraztasunak edo informazioa ere ematen dira. Katalogoa.org webgunetik, paperezko bertsioa ere jaitsi daiteke. Paperez argitaratutako aleei dagokienez, 200.000 aleko tirada egin da aurten, datozen egunoetan Euskal Herri osoan banatzeko. Zalantzarik edo galderarik izanez gero, hona harremanetarako emaila: info@katalogoa.org.
-Online joko batzuk ere biltzen ditu webguneak, hemen
-Buletina ere badu, harpidetza debalde, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus