Caracas, Venezuela. Plazaratu berria du 2020ko ekaineko bere zenbakia, aldizkariaren 111.a egiten duena, hilabetero Caracastik Pedro Javier Arriaga Aguirrek ekoizten duen Jazoera agerkariak. Zenbaki honetan bereziki lodia dator, 61 orrialde baitauzka. Arriagak berak editorialean aurkezten duenez, zenbakiak besteak beste hiru neskaren lana azpimarratzen du, Jone Leizaola, Itxaso Uzkanga eta Arancha Olabeaga-rena (azken honi buruz txosten luzea idazten du Iñaki Anasagastik).
Andoni Zugasti Altos Mirandinos-ko komunitateaz mintzo da, Buenos Airestik bertako Laurak Batek sustatutako Venezuelarekiko elkartasuna aipatz, en da, Euzko Gaztediren dokumentu zahar bat erakusten da eta Txorrote jesuitari bisita egiten zaio, EuskalKultura.eus-ek Iker Sabandori egindako elkarrizketa transkribatzeaz aparte.
Koronabirusaren karietara Deiak Caracaseko Eusko Etxeko lehendakari Ibane Azpiritxagari egindako elkarrizketa ere hizpide, beste artiklulu batean Urkullu lehendakariak munduko euskal etxe eta federazioekin internetez izandako online bilera laudatzen da, eta lehendakariak euskal etxeei tenore berezi honetan egindako lana eskertu izana nabarmentzen da.
-Jazoeraren 111. zenbakia hemendik irakur edo jaitsi daiteke (pdf)
-Jazoeraren azkeneko zenbakiak centrosvascosvenezuela.com-etik irakur edo jaitsi daitezke
-Facebook: Jazoera, Publicación de la Comunidad Vasco Venezolana
-Twitter: @jazoera
-Whatspp: +58 424 1797908
Jazoera zuzenean zure emailean jaso nahi baduzu, email honetara eska dezakezu: jazoera@gmail.com