euskal diaspora eta kultura
2014/06/03
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Iban Rusiñol eta Nicolas Novion zinemagileak Kalakan taldeak Madonna kantariarekin egin zuen birari buruzko dokumentala egiten ari dira eta crowfunding kanpaina jarri dute abian proiektua osatzeko behar duten azken bultzadatxorako dirua eskuratzeko. Orotara 12.600 euro behar dira eta egitasmoak horren erdia baino gehiago eskuratu duen arren, diru guztia biltzea lortu ezean orain arte jasotakoa ere itzuli beharko dute. 25 egun baino ez dira gelditzen!
Ezin bestekoa da beste erdi hori biltzea, beraz, eta egileek gonbitea egiten diete munduko euskaldunei zinema munduan sartu eta proiektua lagun dezaten. Eurek jartzen duten diruaren truke hainbat opari jasoko dituzte: pelikularen DVDak, izena kredituetan agertzea, afari bat sagardotegian edota norberaren etxean Kalakan taldearen mini-kontzertu akustikoa!
Zinemagileek azaltzen dutenez, 2012ko abuztuan astebetez bira barrutik grabatzeko aukera izan zuten eta ez zuten galdu nahi izan. Gero, proiektuak aurrera jo hala, Kalakan eta Madonna bezalako artista eta musika estilo hain desberdinen topaketa honek makina bat hausnarketa egiteko aukera ematen zuela ikusi zuten: euskal kultura eta globalizazio, tradizioa eta modernitatea... Gai horiek jorratuko ditu dokumentalak, eta Kalakan taldeaz gain, Euskal Herriko beste zenbait sortzaileen ekarpena ere jasoko du. Horren adibide, zuzendariek prestatu duten trailer hau:
Dokumental hau lagundu nahi baduzu, egin zure ekarpena hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus