euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalakan-ek bira egingo du AEBetako euskal etxeetara, Boisetik New Yorkera, irailaren 26tik urriaren 14ra

2013/09/13

Kalakan, berriz ere Ipar Ameriketan
Kalakan, berriz ere Ipar Ameriketan

PUBLIZITATEA

Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau dira Kalakan hirukotea osatzen duten kideak eta bira egingo dute Estatu Batuetara irailaren 26tik urriaren 14ra. Boisen irailaren azken ostegunean hasiko dute bi aste pasexe iraungo dien bidaia, New Yorken bukatzeko, Etxeorratzen Hiriko Eusko Etxeak bere Mendeurrena ospatzeko antolatu duen Galan, Urkullu lehendakaria ere bertan. Orotara arituko dira Mountain Home eta Boisen (Idaho), Ontarion (Oregon), Renon (Nevada), San Frantzisko, Bakersfield eta Chinon (Kalifornia) eta New Yorken (NY).

Reno, Estatu Batuak. Hirukoteak bertan behera utzi behar izan zituen iaz Estatu Batuetara eta Quebec-era etortzeko zeuzkan planak Maddona-ren MDNA mundu biran parte hartzeko, kantari eta show woman estatubatuarrak eskaini zien aukera bakarra baitzen beste giro hori ezagutu, mundua bisitatu eta eskarmentu berriak eurenganatzeko, munduko hainbat komunikabide eta herrialdetan lehen aldiz oihartzuna jasoz. Talde euskaldunak kantatu eta txalaparta jotzen zuen Maddonaren show-an eta abentura hura amaituta berreskuratu ahal izan ditu Estatu Batuetako Mendebalde eta Ekialdeko euskal etxeak bisitatzeko zeuzkan aurreko planak.

Emanaldi bira irail honen 27an hasiko da, Idahoko Boisera iristen direnean. Hortik aurrera, oso egitarau trinkoa daukate eta, azken egunetan Chinon eta New Yorken kenduta, batere astirik gabe ibiliko dira, bidaien eta emanaldien bitartean. Hona euren biraren egitaraua 2013ko tour honetan:

Irailak 26, osteguna

-Boise, Idahora iristea

Irailak 27, ostirala

-Boise (Idaho): Bishop Kelly High School institua bisitatzea eta tailerra Boiseko Txantxangorriak musika taldeko gazteekin

Irailak 28, larunbata

-Mountain Home (Idaho): Euskal Lagunak Mountain Home Basque Association-ek antolatutako famili giroko afarian parte hartzea; eta ondoren (arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara) kantaldia, azken boladan eskualdea suntsitu duten suteen aldeko ekimen batean

Irailak 29, igandea

-Ontario (Oregon): emanaldia eta partaidetza Ontarioko Euskal Etxeak antolatutako San Migel Txiki festan  Moore Park-en (Oregon & 1st Ave) 13:00etatik aurrera, euren kantaldia 17:00etan izanik

Irailak 30, astelehena

-Boise (Idaho): Boise State University-ren ateak zabalik egunean parte hartzea; behar da gogoratu BSUk euskal ikasketa zentroa duela bere baitan eta euskara eta euskal kulturari lotutako zenbait eskola ematen dituela; 10:00etatik 12:00etara

Urriak 1, asteartea

-Bidaia Renora

Urriak 2, asteazkena

-Reno (Nevada): Kontzertual Nevada-Renoko Unibertsitatreko (UNR) Nightingale Hall-en; 19:00etatik 21:00etara

Urriak 3, osteguna

-Biadaia San Frantziskora

Urriak 4, ostirala

-San Frantzisko (Kalifornia): Afari/kontzertua South San Frantziskoko Basque Cultural Center-en, 20:00etatik 22:00etara

Urriak 5, larunbata

-Bakersfield (Kalifornia): Kontzertua Kern County Basque Club-en, arratsaldeko 6:30etatik aurrera zintzur bustitzea eta indioren, 8:00etan, kontzertua

Urriak 6, igandea

-Chino (Kalifornia): Bazkari eta kontzertua Chino Basque Club-en

Urriak 9, asteazkena

-Bidaia New Yorkera

Urriak 11, ostirala

-New York (New York): Kontzertua Eusko Etxean, 19:00etan

Urriak 13, igandea

-New York (New York): Emanaldia New Yorkeko Eusko Etxearen Mendeurreneko Galan,l Midtown Loft-en (267 5th Avenue) 21:00etan

Urriak 14, astelehena

-Itzulera Euskal Herrira



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia