euskal diaspora eta kultura
2009/06/18
PUBLIZITATEA
San Martin de las Escobas, Argentina. Inaugurazio ekitaldia joan den igandean egin zen Santa Fe-ko San Martin de las Escobas herrian eta, enpresaren aldetik, Eduardo Urrutia, 'Kaiku Corporación Alimentaria'ko presidentea, izan zen buru. Berarekin batera bertaratu ziren enpresako akziodun eta kideak eta Kaiku-Argentinako presidentea, Anartz Mujika; Santa Fe probintziako Ekoizpen ministroa, Juan Jose Bertero; San Martin de las Escobas-eko alkate Luis Herrera; Argentinako Euskadiko Ordezkaritzako kideak eta bestelako ordezkari eta tokiko agintariak.
Argentinako bere enpresan eginiko aldaketa, gaurkotze eta berritze lanen ondotik --inauguratutako instalazioak adibide-- Kaiku-Tinas del Sur taldeko erreferentzia bilakatu da esportatzeko kalitate altuko produktuei dagokienean. Azken urratsen ostean, Santa Feko faktoria 30 herrialdetara esportatzeko dago homologatua, eta 4,6 milioi kilo gazta ekoiztu ditzake. Egun gazta mota ugari merkaturatu eta banatzen ditu eta bere produktuak Argentinako supermerkatuetan "Kaiku Gurea" eta "RT" markekin topa daitezke, gazta bigun, erdibigun, gogor eta bereziak sailetan.
Kaiku Korporazioaren jatorrizko elkartearen egoitza Euskal Herrian dago kokatua, erreferentziazko akziodunak abelzain kooperatibak, finantza entitateak, teknologia elkarteak eta garapen elkarteak dituela. Hego Ameriketan , Kaiku Korporazioak, 'Lácteos Surlat'-ekin elkartuta, ekoizpen faktoriak dauzka Txilen 2001etatik. 2008an 245 milioi euroko negozio bolumena --2007an baino %14 gehiago-- izan zuen euskal enpresa hau Euskal Herriko eta Espainiako estatuko merkatuan daukan egoera sendotzen dabil, Ameriketara ere zabaldu nahi duelarik bere pario innobatzailea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus