Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituak Franz Kafka idazlearen "Metamorfosia" lana aukeratu du aurten. Eleberri honek mendeurrena betetzen duela aitzaki hartuta, ekitaldiak itzulpenaren garrantzia eta balioa aldarrikatuko ditu. Ohi bezala, euskal etxeetako euskara ikasleek ere parte hartuko dute ekitaldian, aldez aurretik grabatutako bideoekin.
Bilbo, Bizkaia. Diasporak ere bere lekua izango du bihar Arriaga Antzokiko taulagainean, Klasikoen IX. Irakurketa Jarraituan. Urtero legez, euskal etxeek parte hartuko dute Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duten ekitaldi honetan, HABEren Euskara Munduan programaren bitartez. Azken hilabeteotan munduko 28 euskal elkartetan lanpetuta ibili dira irakurketako pasarteen bideoak grabatzen.
Bihar, Arrriagan ikusi ahalko dira bideo horiek, bertatik igaroko diren ehundaka irakurleen artean tartekaturik. Hauek dira aurtengo irakurraldian parte hartuko duten euskal etxeak:
|
PARTEHARTZAILEA
|
Pasartea
|
-
|
"Gure Txoko" Euskal Etxea, Valladolid
|
3
|
-
|
Laminiturri Euskal Etxea
|
3
|
-
|
Euskal-Etxea-Hogar Vasco de Madrid
|
10
|
-
|
Associació Euskaltzaleok
|
14
|
-
|
Centre Cultural Euskal Etxea
|
20
|
-
|
F.E.V.A. - Federación de Entidades Vasco Argentinas (Mendoza)
|
20
|
-
|
Associazione Culturale Euskara – Erromako Euskal Etxea
|
22
|
-
|
Euskaldunak Association des Basques du Quebec
|
22
|
-
|
LEIPZIG
|
33
|
-
|
Eusko-Brasildar Etxea - Casa Vasco Brasileira
|
33
|
-
|
Eskualdunen Biltzarra, Bordele
|
34
|
-
|
F.E.V.A. - Federación de Entidades Vasco Argentinas (Villa María)
|
34
|
-
|
Pariseko Eskual Etxea - La Maison Basque de Paris
|
37
|
-
|
Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein e.v., Berlin
|
41
|
-
|
Euskaletxea de Lima
|
43
|
-
|
Colectividad Vasca de Chile
|
43
|
-
|
F.E.V.A. - Federación de Entidades Vasco Argentinas (Euskal Echea Ikastetxea)
|
43
|
-
|
Gure Mendietakoak Euskal Etxea, Antioquia
|
44
|
-
|
Eusko Etxea Casa Vasca de Valparaiso
|
44
|
-
|
Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia _ Euskal Etxea de La Habana
|
47
|
-
|
Euzko Etxea-Casa Vasca de Chile
|
47
|
-
|
F.I.V.U. - Federación de Instituciones Vascas de Uruguay
|
51
|
-
|
Centro Vasco de Mexico A.C.
|
51
|
-
|
Euskal Etxea "Artea", Mallorca
|
54
|
-
|
Centro Vasco-Navarro Laurak Bat de Valencia
|
54
|
-
|
N.A.B.O., AEB
|
57
|
-
|
Gure Txoko Basque Club Inc., Sydney
|
59
|
-
|
Yoshida Hiromi, Tokyo
|
59
|
|
|
|
|
"Metamorfosiak" 100 urte
Aurten 100 urte bete dira Kafkak “Metamorfosia” idatzi zuela, eta Klasikoen Irakurketak mendeurren hori gogoan hartu nahi izan d, itzulpenaren garrantzia eta balioa aldarrikatzeko. Ekitaldian Anton Garikanoren itzulpena irakurriko da, eta laurehun bat irakurlek parte hartuko dute.
Aurreko urteetan honako lanak irakurri ziren: Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri eta ,iaz, Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak.