euskal diaspora eta kultura
2010/11/26
PUBLIZITATEA
Mexiko Hiria, Mexiko. Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria egon zen, euskal erakundeetako ordezkari, sari banaketan. Izan ere, erakustaldi honetara euskal presentzia ekartzea Etxepare Euskal Institutuak euskal zinemari leiho berriak irekitzearen estrategiaren barruan dago.
Era berean, estrategia horren barnean dira Goenagak Mexikoko ekoizle eta banatzaile garrantzitsu batzuekin izandako bilerak, hala nola Paramount Pictures Mexiko, Corazon Films eta Cinemex-ekin, besteak beste.
EuskalKultura.com-ek garaiz iragarri bezala, Zinema Espainiar III. Erakustaldi hau azaroaren 18an hasi zen eta gaur ostirala amaituko da (gaurko egitarauaren xehetasunak jakitearren, ikus agendan).
Euskal Herria izan da hirugarren edizioa duen erakustaldi honetako herrialde gonbidatua eta lau euskal lan erakutsi dira egunotan: Hodeiak pintatzeko makina (Aitor Mazo eta Patxo Telleria), Ander (Roberto Caston), Zorion Perfektua (Jabi Elortegi), Sukalde Kontuak (Aizpea Goenaga) eta El Mal Ajeno (Oskar Santos euskal herritarra zuzendari).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus