euskal diaspora eta kultura
2011/02/14
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Barne araudiak markatzen zuena jarraiki, Madrilgo Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Nagusiak, urtarrilaren 24an bildurik, esku-aldatzea onetsi zuen lehendakaritzan, lehendakari kargurako Julio Elejalde hautatuz, orain arte postu horretan zen Jon Zaballa lehendakariorde bozkatuz. Testu honetan aurrerago batu ditugu Zuzendaritza Batzorde berria osatzen duten guztien izenak.
Saio berean, Madrilgo Euskal Etxeko bazkide fundatzaile diren Pablo Beltran de Herediak eta Antonio de Orbek Zuzendaritza Batzordekide gisa segituko ez dutela adierazi zuten, orain artean eta elkartearen hasieratik buruzagitza organoetan kide ibili badira ere, besteak beste biak lehendakari ere izan direlarik.
Biltzarrean jakingarri hauek aipatu ziren eta bildutakoek txalo zaparrada batez aitortu zien lana eta dedikazioa biei. Horrekin batera, eguneko gai-zerrendan zeuden gai guztiak onartu ziren. Hona Zuzendaritza Batzorde berri aosatzen dutenen izen eta karguak:
-Lehendakaria: Julio Elejalde Gainza
-Lehendakariordea: Jon Zaballa Uraga
-Idazkaria (jardunean): Julio Elejalde Gainza
-Diruzaina: Jesús Martín Lopez
-Batzordekideak: Jesus Abajo Bengoechea, Carmen Turrillas Goyenetxe, Gorka Alvarez Aranburu, Jose Maria Saizar Bengoetxea, Carmen Casado Ramirez, Diego Hergueta Gonzalez de Urbieta, Estela ILarraz Arregui eta Patxi Carro de Diego
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus