San Frantzisko, AEB. Eleberriaren izenburua "What we tried to bury grows here" (Luperatzen saiatu ginena hemen hazten da) da eta egilea Julian Zabalbeascoa idazke eta irakasle kaliforniarra du. Liburua iazko azaroan plazaratu zuen Two Dollar Radio argitaletxeak eta liburudendetan zeon online eros daiteke. Harrera eta komentario ederrak jaso ditu New York Times-eko, Boston Globe, Electric Literature eta beste hainbat kazeta eta kritikarien esanetan, egileak hona bildu duenez.
Datorren astelehenean, martxoaren 31ean, San Frantziskoko BEO (Basque Educational Organization) euskal-estatubatuar erakunde euskaltzaleko 'Book Club' edo 'Irakurketa Klub'ak hilabetean behin antolatzen duen online saioko liburu hautatua izan da. Dinamika, kasu hauetako ohikoa da: liburu bat hautatzen da eta klubeko partaideak irakurtzen saiatzen dira online saiorako, eta ondoren, saioaren egunean, pasartarteak irakurri, komentatu, eta iritziak eta irudipenak trukatzen dira. Hautatutako liburuak ingelesez (edo euren ingelesezko edizioan) aztertzen dira, eta Euskal Herriko edo diasporako euskal egileenak, edo gertalekua, testuingurua edo loturaren bat behar dute izan Euskal Herria, euskal kultura edo euskaldunekin. Saioko arduradun, bera ere idazlea den Elizabette Guéçamburu kaliforniarra da.
Martxoko saioa hilaren 31ean arratsaldeko 5:30etan izango da (Kaliforniako ordua; EHko astearteko 2:30etan). Egilea saioan izango da.
Zoom saioan parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen.