euskal diaspora eta kultura
2010/02/12
PUBLIZITATEA
Mexiko Hiria, Mexiko. Excelsior egunkari mexikarrak atzo baieztatu zuenez, Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da Centro Fox delakoarekin lankide aritzea zenbait kultur ekintza sustatu eta antolatzen, "maiatzean Guanajuaton egiteko, eta beste autonomi erkidego batzuk ere bilduz". "Helburua mexikarrak euskal kultur agerpenetara erakartzea da, hala nola musika, margolaritza, gastronomia, janzkera eta literatura, besteak beste", azaltzen du aipatu hedabide mexikarrak.
Ekimenaren sorburua joan den asteburuan New Yorken zabaldu zen 'Begibistan ezkutatuta: Euskaldunak' erakusketan behar da bilatu, bertan euskaldunen Estatu Batuetarako migrazio prozesua eta euskaldunek herrialde horri egindako ekarpenak plazaratzen baitira.
Centro Fox delakoaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko tratuan Vicente Fox presidente-ohia eta Julian Celaya Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendaria aritu dira. Celayaren adierazi duenez, Mexikon euskaldun asko daude, XIX. eta XX. mendeetan hona izandako migrazioen ondorio, zentzu osoa daukalarik "bi aldeon artean harremanak estutzeak, garapen ekonomi eta kulturala ahalbidetuz", bukatzen du Excelsior-ek.
Esan, bestalde, Julian Celaya bart azken orduan bildu zela hiriburu mexikarreko Euskal Etxeko zuzendaritzako kideekin, bertako lehendakaria, Miguel Larregui, buru.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus