euskal diaspora eta kultura
2012/03/30
PUBLIZITATEA
Bogota, Kolonbia. Eusko Jaurlaritzak eta Medellingo Luis Miguel de Zulategi Euskal Etxeak antolatuta, omenaldi hunkigarria jaso dute Antioquiako euskaldun beteranoek martxoaren 28an. Ekitaldian partaide izan dira Julian Celaya, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, eta Iñaki Martinez, Euskadiren ordezkaria Kolonbian, Venezuelan eta Ertamerikan.
Omenduak hamabi lagun izan ziren, aspalditik Kolonbian bizi diren euskal gizon-emakumeak; eta ekitaldira bildu zirenei zirrara eragitea lortu zuten, herrialde honetara nola heldu ziren kontatu eta euren hasierak gogora ekarri zituztenean. Ignacio Izaguirre eta Libe de Zulategui euskal etxeko lehendakari-lehendakariordea izan ziren ekitaldiko aurkezleak eta, ondoren, bazkari bat egin zen elkartearen egoitza gisa erabiltzen den Zulateguiren galerian.
[Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak eta Medellingo Euskal Etxeko omenduak (argazkia Irekia)]
[Luis Miguel de Zulategi Euskal Etxeko kide batzuk ekitaldian (argazkia Irekia)]
Kolonbiar bira osatuz, Julian Celaya eta Iñaki Martinez ordezkaria Bogotako Euskal Etxean izan ziren eta elkarteko zuzendaritzarekin bildu ziren.
[Julian Celaya eta Iñaki Martinez Bogotako Euskal Etxeko kideekin (argazkia Irekia)]
Euskal Etxeko presidenteorde Jose Vicente Katarain izan zen Bogotako zuzendaritzaren buru. Bilera honetan elkarteak aurten egingo dituen zenbait ekitaldi eta egitasmori buruz hitz egin zuten eta ondoren bazkari batekin bukatu zen bisita.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus