euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Julia Gomez Prietoren 400 orrialdetik gorako 'Balmaseda en América' liburua aurkezgai bihar bertako Kultur Etxean

2019/12/03

"Balmaseda en América"k Julia Gómez Prieto historialaria du egile
"Balmaseda en América"k Julia Gómez Prieto historialaria du egile

PUBLIZITATEA

Balmaseda, Bizkaia. Jaso dugun gonbidapenak azaltzen du, liburuak ehunka balmasedarren presentzia amerikarra biltzen duela, 1492tik XX. mende hastapenera arte. "Epe horretan topatuko ditugu Balmasedan jaiotako deskubridore, soldadu, emigrante, merkatari, nabigatzaile, enpresari, merkatari, funtzionario, zerbitzari, idazkari, erlijioso, abenturazale eta bankariak Mundu Berriaren historia markatzen, eta baita euren jaioterriarena ere".

Batzuk Gortean, milizian, epailetzan edo erakunde zibil edo erlijiosoetan lortutako kargudun gisa joango dira. Beste batzuk han egingo dute euren bidea. Bereziki ugariak izan ziren merkatariak. Eta nabarmenduko dira, besteak beste, XVI. mendean 'fortunazko soldaduak', XVII. mendean 'fundatzaileak', XVIII. mendean 'negoziatzaileak' edo XIX.eko Mexiko independenteko 'aitzindariak'. Eta izango dira enpresari boteretsu edo bankari eraginkor bihurtuko direnak ere.

Ez gutxik, amerikar abenturatik onik atera ondoren, gogoan izango dute jaioterria eta dohaitzak bidaliko dituzte, ondareak sortuko dituzte edo bateko edo besteko inbertsioak egingo dituzte herrian. Ondare hori gaurko Balmasedan soma daiteke oraindik, eta obrak bere amaieran herrian egun egin daitekeen "indianoen ibilbidea" ere biltzen du.

Julia Gómez Prietoren "Balmaseda Ameriketan"en aurkezpena asteazken honetan egingo da, 19:30etan, bertako Kultur Etxean (San Juan Plaza 1)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia