euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Julen Meneses euskal-perutar muslari gaztea musaz eta Limako Euskal Etxean bizi duen eskarmentuaz mintzatu zaigu

2020/06/15

Gazteak ere biltzen ditu Limako Euskal Etxeak eta saiatzen da ekimen desberdinak garatzen eurentzat ere
Gazteak ere biltzen ditu Limako Euskal Etxeak eta saiatzen da ekimen desberdinak garatzen eurentzat ere

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegi / Buenos Aires, Argentina - Lima, Peru. Julen Mneses Vergara Limako Euskal Etxera joaten hasi zenean aitari mus partidetara laguntzeagatik izan zen gehienbat. Baina berehala hasi zitzaion gustatzen eta jokoak berak eta muslarien giroak harrapatu egin zuen, denbora gutxiren buruan bera ere jokatzen eta disfrutatzen hasi arte. Gaur egun, Euskal Etxeak bazkideei egiten dizkien proposamen abantxu guztietan hartzen du parte. Proposamen horien helburua, astiaren eta kulturaren bideak aberastea eta bazkide eta lagunei euskal sustraiak hobero ezagutzen laguntzea.

Ez du orain arte Julenek Euskal Herria bisitatzeko aukerarik izan. Baina ahal izanez gero bere amonaren herria ezagutzeko ametsa du Julenek. “Tolosara joan nahi dut, amonaren jaioterria ezagutzeko, bertan lortu baitzuen gaur den eta nik miresten dudan pertsona izatea”, adierazi digu gazteak.

Gaztea izanagatik, baina, ibilia da mus txapelketetan eta parte hartu izan du, esaterako, Munduko norgehiagoka batean, Peruko ordezkari. Inpresioak eta aholkuak ere eskatu dizkiogu musean hasi nahi duten gazteentzat.

Mila esker, Julen!


[Peruko Euskal Etxeko Julen Meneses Vergara muslariari egindako elkarrizketa]

Limako Euskal Etxea Facebook-en: Euskaletxea Centro Vasco - Perú



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia