euskal diaspora eta kultura
2013/01/15
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Judas Arrieta Pekinen bizi da 2005etik eta bertan daukan manga arte estudioan egiten du lan, ate modukoa izanik euskal artisten eta Erraldoi Asiatarreko mundu artistikoaren artean, besteak beste 'Goazen Txinara' programaren bitartez. Orain, Bilbora dakarkigu mundu horren zati bat. “Ziriborroak erakusketaren bidez niretzako pintura zer den, mugak non dauden eta arte garaikidea zer diren aztertzen dut”, azaldu dio Arrietak EuskalKulturari.com-i. Bere ohiko gai eta adierazpideak agertzen dira lanetan: komikiak, marrazki bizidunak, telebista... eta hortik sortutako eraginak.
[Judas Arrietaren "Ziriborroak" erakusketako zenbait lan]
Proposamen testuala dakar batetik, eta bestetik grafikoa. Esloganak eta irudiak nahasten dituzten muralak dira. “Gizarteak izan duen bilakaera erakutsi nahi izan dut eta, batez ere, nire belaunaldiak izan duen bilakaera, nondik gatozen eta nora goazen”. Horretarako, XX. mendeko kultura herrikoiko elementuez baliatu da: ordenagailuak, bideojokoak, marrazkiak... “Nire belaunaldian eragina izan duen oro”.
“Ikusleak erakusketarekin ondo pasatzea nahi izan dut, neronek pinturak margotzen pasa dudan bezain ondo”, esan du. Erakusketa martxoaren 10a arte egongo da zabalik Bilboko Windsor Kulturgintza Galerian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus