euskal diaspora eta kultura
2011/08/09
PUBLIZITATEA
Helsinki, Suomi. Erakusketa zabaltzearekin batera, beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte hiriburu suomitarrean.
Ostegunean, abuztuaren 12an, 16:30etan, Judas Arrieta, Riiko Sakkinen eta Minna Valjakka sinologoarekin batera hitzaldi batean arituko dira Txinan arte garaikideak bizi duen egoera eta Mendebaldearekin daukan harremana aztertzen.
Artistek Txinan jaso duten eskarmentua hartuko dute hizpide eta bertan eta munduko beste leku batzuetan lan egitearen arteko aldeak aipatuko dituzte, antolatzaileek aurreratu dutenez.
Aldi berean, Judas Arrieta eta Riiko Sakkinen lanak atzodanik, abuztauren 8tik alegia, irailaren 8ra arte beste leku, izan ere mugikor batean ere egongo dira ikusgai, hala nola Kultur Tranbia ekimenean.
Korjaamo Galeriak berak eta Helsinkiko Udal Garraio Departamentuak elkarrekin garatzen ari diren ekimena da hau, eta udal tranbien linea batek erakusketan parte hartzean datza partaidetza, alegia Golden Monkey Operation ekimenaren barne lanak mugikorki ikusgai egongo direla.
Azken hau 8an bukatuko bada ere, erakusketa nagusia irailaren 4ean bukatuko da, iragarri zaigunez.
-Xehetasun gehiago hona idatziz
-Edo hona idatziz: mangaartstudio@gmail.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus