Juantxo Skalari musikari nafarrak eta bere talde berriak, La Rude Band-ek, Suitzako Lucerna hirian abiatuko dute #Rudestation Tour biraren nazioarteko tartea. Kontzertu hauetan bere azken lana aurkeztuko du kantariak. “Rude Station” izena du albumak eta zaleen babesarekin grabatutako lana izan da, crowfunding sistemaren bitartez.Taldea errepidean da dagoeneko eta gaur Luzernan egingo duten emanaldiaren ostean Italia aldera abiatuko dira, bihar Torinon jotzeko. Datorren astean Perun eta Txilen izango dira.
Donostia-San Sebastián. Suitzan da gaur Juantxo Skalari musikari nafarra, Skalariak talde mitikoaren sortzaileetako bat izan zena, bere talde berriarekin: La Rude Band. Azken hilabeteetan musikari talde honekin makina bat kontzertu eman ditu Juantxo Skalarik, eta lankidetza honen fruitu disko berria grabatu dute: “Rude Station” lana.
Taldeak gaur gauean aurkeztuko ditu kanta berriak Luzernan, Suitzan, eta bihar Turinen, Italian, joko du. Urriaren 11an, aldiz, Ameriketara jauzi egingo dute eta Peruko hiriburuan, Liman, emango dute kontzertua. Biharamunean Txileko Santiagon izango dira, Caupolican Antzokian. Azken emanaldi honetarako aldez aurretik salgai jarri diren sarrerak dagoeneko agortu egin dira, musikariak bere Facebook profilean aditzera eman duenez.
Birari buruzko informazioa guztia, Juantxo Skalariren blogean.
Eta lan berria ezagutzen hasi nahi dutenentzat, honatx bideo bat: