Donostia-San Sebastian. Pandemiak baldintzatutako Juan Sebastian Elkanoren bostgarren mendeurrenaren ospakizun garai berezi honetan, Elkano Fundazioak "J. S. Elkanoren aztarnaren bila" liburuaren plazaratzea iragarri du, euskarazko bertsioan. Orain artean gaztelaniazko bertsioa zegoen kalean, Julian Diaz Alonso egile. Bilboko Itsasmuseum-en zein Donostiako Aquariumeko dendetan eros daiteke, gaztelaniazkoa baita internetez ere. Argitalpena Julian Diaz Alonsok Bilboko museoan bisita daitekeen izenburu bereko erakusketarako egindako dokumentazio-lanean oinarritzen da.
Bestalde, Aitor Leniz arkeologo eta historialariak lau artikulu argitaratu ditu Fundazioaren blogean, "Euskal Herria itsastarra, jatorriaren bila" izenburupean, Juan Sebastian Elkanoren irudia eta munduaren lehen itzuliak testuinguru izan zituen giroa eta baldintzat hobeto ezagutzeko. Juan Sebastian Elkano pertsonaia Euskal Herriko XVI. mendeko testuinguruaren emaitza modura ulertu behar dela dio, lorpen horretarako punta-puntako euskal ontzigintza ezinbestekoa izan zelarik, zalantzan jarriz orain arte erabiltzen ziren zenbait azalpen.
- Euskal Herria itsastarra, jatorriaren bila (1/4)
- Euskal Herria itsastarra, jatorriaren bila (2/4)
- Euskal Herria itsastarra, jatorriaren bila (3/4)
- Euskal Herria itsastarra, jatorriaren bila (4/4)
Blogak, askoz ere sarrera interesgarri gehiago dauzka, baita atalak Elkano Fundazioaren webguneak ere. Merezi du tarte bat edo bi hartu eta bistadizoa ematea.