euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Pedro Arin San Martin da FIVUko lehendakari berria, txanda Enrique Poittevin Gilmet-i hartuta

2018/09/06

FIVUko lehendakari berri Juan Pedro Arin artxiboko irudi batean (arg. EuskalKultura.com)
FIVUko lehendakari berri Juan Pedro Arin artxiboko irudi batean (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioak (FIVU) bere azken Ohiko Biltzar Nagusiaren berri helarazi digu. Abuztuaren 15ean burututako bileran federazioko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin ziren eta Enrique Poittevinek Juan Pedro Arini pasatu zion lehendakaritzaren lekukoa.

Gogora dezagun FIVUk Uruguaiko euskal etxe kopuru zinez garrantzitsua biltzen duela, baina herrialdeko euskal etxe guztiak ez direla federazioko kide, ibilbide esanguratsuko batzuk, esaterako Montevideoko Euskal Erria, Saltoko Euskaldunen Taldea, Floresko Euskal Etxea edo Montevideoko Aldaxka Kultur Biltzarra ez baitira bere kide.

Hona bi urteko eperako Zuzendaritza Batzordea:

-1. Lehendakaria: Juan Pedro Arin San Martin (Montevideoko Euskaro Euskal Etxekoa)
-2. Lehendakariaren ordezkoa: Lucia Goñi Spinoglio (Montevideoko Euskaro Euskal Etxekoa)

-1. Lehendakariordea: Andrea Valle (San Jose Taldea Euskal Etxekoa)
-2. Lehendakariordearen ordezkoa: Zenon Etcheverri (San Jose Taldea Euskal Etxekoa)

-Idazkaria: Miguel Asqueta (Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxekoa)
-Idazkariordea: Alicia Pochellú (Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxekoa)
-Diruzaina: Mariel Fernández Artasánchez (Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxekoa)
-Diruzainordea: Julio Poittevin (Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxekoa)

-1. Batzordekidea: Carlos Riet (Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxekoa)
-1. Batzordekide ordezkoa: Daniel Inthamoussu (Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxekoa)
-2. Batzordekidea: Mirta Osoco (Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxekoa)
-2. Batzordekide ordezkoa: Mariella Arbeleche (Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxekoa)
-3. Batzordekidea: Dely Aunchain (Rosarioko Euskal Etxekoa)
-3. Batzordekide ordezkoa: Gabriel Fernández (Rosarioko Euskal Etxekoa)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia