euskal diaspora eta kultura
2010/04/12
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. La Platako Unibertsitate Nazionalak eta Eusko Ikaskuntzak euren indarrak batu dituzte Euskal Herriko zinemagintzari buruzko ikastaro bat antolatzeko. Ikastaroa ematearen ardura Juan Miguel Gutierrez euskaldunarena izango da, maiatzaren 10etik 14ra arte. Eskolak lau ordukoak izango dira, arratsaldeko 4etatik 8etara eta gaiak, hauexek:
05/10 - Gaia: Herriaren memorian murgilduz
Lehenengo zatian: azalpen irudiztatua: Euskal Herriko Zinemagintza hasieratik gauraino (1896-2010).
Bigarren zatian: Juanjo Franco, zinegile konprometitua. Juan Miguel Gutierrezen “Zuzendu, mesedez!” filma.
05/11 – Gaia: Montxo Armendariz: etika eta estetika euskaldunak.
Lehenengo zatian: Euskal Herriko kontzientzia Montxo Armendarizen zinematografian. Film laburrak: “Ikuska 11”: "La Rivera de Navarra" (1981) 10’ eta “Carboneros de Navarra” (1981) 25’.
Bigarren zatian: Narratibaren erritmoa eta estetikaren baldintzapena Armendarizen lanetan. Montxo Armendarizen “Secretos del Corazón”
05/12 – Gaia: Ikonoklastiak
Lehenengo zatian: Julio Medem, introspekzio subjektiboa. Medem-en “Los amantes del círculo polar”.
Bigarren zatian: Euzkarazko zinea eta komedia: Telmo Esnal eta Kixi Altunaren “Aupa Etxebeste” eta “Amona Putz”, “Topeka”, “Txotx” eta “Sarean” film laburrak.
05/13 – Gaia: Zinegile berriak. “Kimuak” fenomenoa.
Lehenengo zatian: Film laburren egileak. José Mari Goenagaren “Sintonia”, Jon Garañoren “On the line”, Borja Cobeagaren “Éramos pocos”, Koldo Almandozen “Belarra”, Luiso Berdejoren “La guerra”, Nacho Vigalondoren “7.35 de la mañana”.
Bigarren zatia: Dokumentala. Euskal Herria, barrura eta kanpora. Raúl de la Fuenteren “Nomadak TX”.
05/14 – Gaia: Azken estreinaldiak eta joerak
Lehenengo zatian: Fikzioa, Javi Elortegiren “Zorion perfektua”.
Bigarren zatian: Dokumentala, Zazpi t’erdi/Jon Anduezaren “Simplemente”
Gutierrezen esanetan, “Ikastaroaren helburua Euskal Herriko zinemagintzaren historian murgiltzea da; gure produkzioa apala da eta agian ezin da konparatu Estatu Batuetako, Argentinako, Europako edo Asiako zinemagintzarekin. Baina euskaldunontzat oso garrantzitsua da gure nortasuna islatzen eta nabarmentzen duelako”.
Maiatzaren 15ean, Gutierrezek umeentzako emanaldi berezi bat eskainiko du La Platako Euzko Etxean. Aukerak Aitor Arregi eta José Mari Goenagaren “Supertramps” edo Juanba Berasategiren “San Adriango Azeria” film animatuak dira. Argentinako bere egonaldian, zinegileak Buenos Airesko hitzaldi bat emango du baita ere Laurak Bat-en.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus