euskal diaspora eta kultura
2010/08/02
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Euskaltzaindiak sarean ipini du Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua. Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan ikus daiteke, Bildumak sailaren barruan, Iker bilduman. Lana Akademiaren Herri Literatura batzordeko buru izan zenaren omenezko lana da eta Iker bildumaren 23. zenbakia egiten du. Berau osatzeko, Euskaltzaindiaren Herri Literatura eta Literatura Ikerketa batzordeetako kideek artikulu bana idatzi dute, alor horretako hainbat gairi buruz: herri kantak, herri prosa, metrika, liturgia, literatura...
Hauek dira liburuan parte hartu dutenak: Iñaki Aldekoa, Xabier Altzibar, Ur Apalategi, Antton Aranburu, Gorka Aulestia, Jon Casenave, Pello Esnal, Juan Manuel Etxebarria, Karmelo Etxenagusia, Sebastian Gartzia Trujillo, Jean Haritschelhar, Juan Kruz Igerabide, Jabier Kaltzakorta, Jon Kortazar, Emile Larre, Agustin Mendizabal, Mari Jose Olaziregi, Patziku Perurena, Ana Toledo eta Patri Urkizu. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra ere badago liburuan.
-Hemen topa daiteke sareratu den lana
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus