euskal diaspora eta kultura
2013/04/25
PUBLIZITATEA
Brusela, Belgika. Kontzertu batekin aurkeztu zuen Juan Mari Beltranek azaroan Belgikan egingo duen bira. Etxepare Euskal Institutuak eta Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles federazioak elkarlanean antolatu dute bira, eta, hori dela eta, aurkezpenean Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria eta Mikel Antón Europarako Gaietarako zuzendaria ere izan ziren. Kontzertura Belgikako eta atzerriko 300 musika programatzaile eta kultur programatzaile bildu ziren.
Urtero apirilean antolatzen den kontzertu honek prestigio handia du Bruselasen, Jeunesses Musicales federazioak bertan aurkeztu ohi duelako ikasturte horretako kontzertu egitaraua. Federazioak urtero herrialde bat aukeratzen du, eta herrialde horren musika eta tradizioak ezagutarazteko programa zabala antolatzen du Brusela inguruko 8 eskualdetan.
Birak bi alde ditu: batetik pedagogikoa, eskoletan egiten diren kontzertuekin eta, bestetik, kulturala, publiko helduagoarentzat egiten diran emanaldiekin. 2010 urtean, adibidez, Belgikako 500.000 haur eta gaztek parte hartu zuten haientzat antolatutako 1.350etik kontzertu pedagogikoetan, eta horiez gain, beste 350 kontzertu antolatu zituzten Belgikako kulturgune nagusietan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus