2025/04/01

1895eko apirilaren 1ean, Buenos Airesen, Ipar Euskal Herritik zetozen euskaldunak babestuko zituen erakunde bat jaio zen. Urte haietan Centre Basque Francais eta Centro Vasco Francés izenak erabili zituen, eta gaur egun Iparraldeko Euskal Etxea ere erabiltzen du. Hasierako urteetan, zenbait tokitan elkartu behar izan zuten, lekuak alokatuta, harik eta 1899an, enkante batean, lokal bat erosi zuten arte Moreno ...
Gehiago irakurri...
2025/03/31

GUAU-Gure Audioa du izena EITBren audio unibertso osoa eta euskal komunitatearen audio eta podcasten produkzioak eskuragarri jartzeko sortutako doako streaming plataforma berriak. 2024an iragarri zen lehenik, baina azkenik joan den otsailaren 6an aurkeztu eta geroztik dabil martxan, irratiko eta streaming plataformetako euskal erreferenteek parte hartu zutelarik aurkezpen-jaialdian.
Gehiago irakurri...
2025/03/31

Eusko Alderdi Jeltzaleak bere Batzar Nazionala bildu zuen joan den asteburuan Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta hainbat prentsa titularrek islatu bezala, Andoni Ortuzarrek EBBko presidentzaren aginte-makila Aitor Estebani pasatu zion. Horrekin batera, baina, bildutakoek, alderdiaren jarduna gidatuko duten ildo nagusiak onartu zituzten. Diasporari lotutako atalean, ...
Gehiago irakurri...
2025/03/31

Atera berria da labetik La Platako Euzko Etxearen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren zenbaki berria, 29.a, 2025eko lehena, martxoari dagokiona. 74 orrialde dauzka eta ohi bezala Euzko Etxearen egungotasunaren berri ematen digu, egindako eta iragartzen diren hitzorduak barne, euskaldunei eta euskal gaiei dagozkien artikuluak ere baitaratuz. Susana Aramburuk eta Maria Fernanda Astigarraga dira bere idazkuntza ...
Gehiago irakurri...
2025/03/28

Eleberriaren izenburua "What we tried to bury grows here" (Luperatzen saiatu ginena hemen hazten da) da eta egilea Julian Zabalbeascoa idazke eta irakasle kaliforniarra du. Liburua iazko azaroan plazaratu zuen Two Dollar Radio argitaletxeak eta liburudendetan zeon online eros daiteke. Harrera eta komentario ederrak jaso ditu New York Times-eko, Boston Globe, Electric Literature eta beste hainbat ...
Gehiago irakurri...
2025/03/28

Iragarri bezala, Cordobako Gerora Euskal Kultur Elkartea eta FEVA antolatzaile, martxoaren 23 egin zen euskal elkarte cordobatarraren egoitzan, FEVA Musikarien Topaketa Nazionalaren 7. edizioa. Argentina osoko 19 musikari bildu zituen Topaketaren helburu nagusia trebakuntza eta errepertoriaren hobetzea izan zen. Eta ondo asko bete zuen. Gerorako musikari erreferenteetako bat den Keila Marozzi Nomik ...
Gehiago irakurri...
2025/03/27

Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxepare Euskal Institutua da Euskal Herritik kanpo euskararen irakaskuntzaz arduratzen den erakundea, Eusko Jaurlaritzako erakunde autonoo gisa. Bere izenean, Euskara Munduan programaren arduradun Kinku Zinkunegik euskal etxeetan euskara klaseak sustatzeko hitzarmenak sinatu zituen urtarrilean Argentinako, Brasilgo, Peruko, Txileko eta Uruguaiko hainbat euskal ...
Gehiago irakurri...
2025/03/27

Badira 19 urte Cañuelasko Denak Bat euskal etxeak Dantzari Topaketa eta Aberri Egunaren ospakizuna antolatzen dituela. Aurtengo edizioa egitarau zabaldua eta berrituarekin dator. Apirilaren 5ean izango da elkarretaratzea eta oraingoan, ohi ez bezala, ekitaldia ez da larunbat iluntzean hasiko, eguerdian baizik. Bazkari bat eskainiko dute eta arratsalde, iluntze eta gauean jarduera ugari egingo dira, hala nola ...
Gehiago irakurri...
2025/03/26

Joan den asteburuan, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat eta Lapridako Lagunen Etxea euskal etxeek, biak Buenos Aires probintzian, euren Urteko Batzarrak egin dituzte hurrenez hurren, bi kasuetan, Zuzendaritza Batzordea osatzeko edo berritzeko bozketa eginik. Arrecifesen kasuan, hau da 2025 - 2026 aldirako Zuzendaritza Batzordea:
Gehiago irakurri...
2025/03/26

Deustuko Unibertsitateak gonbidaturik, sei hilabeteko lankidetza ari da egiten Iñaki Hernaiz euskal-argentinarra Unibertsitateko Giza Baliabideen UNESCO Katedran. Lankidetzaren baitan, ‘Hezkuntzaren egoera Latinoamerikan’ izeneko hitzaldia eskaini zien Txile, Kolonbia, Mexiko, Kuba, Nikaragua eta Ekuador herrialdeetatik etorritako bekadunei. Aipatu behar da, hala ere, publikoan Unibertsitateko ...
Gehiago irakurri...