euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Manuel Lopetegui hautatu du Bahia Blancako Union Vasca-ko Batzar Nagusiak elkarteko lehendakari berria

2017/05/08

Lehendakari berria, Juan Manuel Lopetegui, mikroa eskuetan Union Vascako Batzar Nagusian
Lehendakari berria, Juan Manuel Lopetegui, mikroa eskuetan Union Vascako Batzar Nagusian

PUBLIZITATEA

Juan Manuel Lopetegui hautatu du joan den apirilaren 28an eginiko Batzar Nagusian Bahia Blancako Union Vasca-k elkarteko lehendakari berria. Bilkura berean, Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu zen eta iazko urtealdiko txostena eta 2016ko balantze ere onartu zuten euskal etxearen egoitzan bildutakoek. Kuotak igotzea ere deliberatu zuten, bazkide aktibo eta erantsienak 130 pesotan utziz, eta partaideenak 100 pesotan.

Bahía Blanca, Argentina. Erabaki hauek hartu ziren elkarretaratzearen berri ematen du Union Vascak bere webgunean. Dagoeneko adierazi ditugunez gain, esan dezagun honela geratzen dela, beraz, elkartearen Zuzendaritza Batzorde berrritua.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

-Lehendakari: Juan Manuel Lopetegui
-Lehendakariorde: Javier Ederra
-Idazkari: Sergio G. Amundarain
-Idazkariorde: Manuel Irastorza
-Diruzain: Ignacio Ederra
-Diruzainorde: Alicia Iriarte

-Batzordekide titularrak:María Teresa Sorrarain, Nélida Araña, Juan Javier Ondona eta María Julia Sosa
-Batzordekide ordezkoak: Mariano Ederra, Oscar Mazzuchelli, Juan Manuel Iriarte eta María Lujan Mancini

BATZORDE KONTU-IKUSKATZAILEA

-Titularrak: Miguel Angel Arosteguy, Martín Rieti Iriarte eta Joseba Andoni Irazusta
-Ordezkoak: Maria Olga Larreguy eta Miren Icíar Irazusta

Zorionak guztiei eta zorte on euren lanean; eta mila esker postutik atera direnei, egindako lanarengatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia