euskal diaspora eta kultura
2013/04/16
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Deiako Asier Diez Mon kazetariak gaztelaniaz kentzen dion elkarrizketan, Juan Ignacio Garcia de Mutiloak oso emankortzat jotzen du Txinako bere eskarmentua, eta oro har Euskal Herritik kanpo bizi izan zuena, aurretik ere, Estatu Batuetan. Txinan Shanghain eta ondoren Pekinen ibili zen lanean. Txinako eskarmentua gogorra izan zela dio, eta horrek zeu ere gogorrago egiten zaituela, baina hori gabe ez zela egun den profesionala izango aitortzen du, traturako modu tradizionalek ez baitute balio bertan, eta askoz 'sortzaileago' behar duzula izan.
SPRIko Txinako bulegoa muntatzeko ailegatu zen bera Shanghaira. Bakarrik topatu zuela bere burua dio, zerikusirik ez lan hori bera Hego Ameriketako herrialdeetan eta munduko beste leku batzuetan euskaldun batek topa dezakeenarekin, horietan Diasporako euskaldunen eta euskal etxeen babesa jaso baitezake. Bre ustetan bertara doazen euskal profesional gazteei laguntzeko euskal etxe bat sortzea zen neurririk egokiena, "musean aritzeko aukera emanez" nolabait esatearren. Eguneroko arazoei aurrerabidea emateko, hobe zela babarrun-jate on bat egitea, eta ondoren zerga-arazo horri zein irtenbide eman komentatzea.
Gasteiztarrak argi dauka gazteek atera beharra daukatela Euskal Herritik, bertakoak nola ari diren ikusi eta ulertu, euren ohiturak, lan egiteko moldeak ezagutu eta gerturatu eta kanpoan ikasitakoak ondoren Euskadira ekarri eta ezagutza horiek bertan aplikatu. Eta horretara animatzen ditu euskal gazteak, negozioa dagoen lekuetan egon beharra baitago eta kanpoko negoziorako kanpoko aukerekin Euskadiko enpresa proiektua sendotu.
-Hauek eta beste hainbat gauza esaten ditu Deiako aipatu elkarrizketa horretan, gaztelaniaz. Hemen irakur daiteke, euskal etxeen parteari dagokionez; eta hemen parte orokorrari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus