euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan de Garay Fundazioaren 'Los Vascos en la Argentina' liburuaren 4. edizioa salgai abendutik aurrera

2011/10/28

'Los Vascos en la Argentina' liburua
'Los Vascos en la Argentina' liburua

PUBLIZITATEA

2009aren amaieran hasi ziren Juan de Garay Fundazioko kideak datu berriak biltzen 'Los Vascos en la Argentina. Familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan. Familiak eta protagonismoa) liburuaren laugarren edizioa osatu ahal izateko. Bi urtetako bilaketa bukatu dute dagoeneko eta laster eskuratu ahal izango da Argentinako hogeita lau mila abizen euskaldun biltzen dituen lan hau. Laugarren edizio honek material osagarria dakar CD batean.

Buenos Aires, Argentina. 1995ean eta Mauricio Goyenechea lizentziatuaren gidaritzapean, Argentinako telefono-liburua eta Jaime Kerexetaren Hiztegia ikertu zituzten abizenen arloko aditu batzuek. Lan honen ondorioz bederatzi milako abizen zerrenda bat lortu zen. Bide batez, garai hartako komunikabideetatik eskatu zitzaien euskal jatorria zutenei euren datuak Fundaziora bidaltzeko. Material harekin argitaratu zen 2000. urtean 'Los Vascos en la Argentina. Familias y protagonismo' liburuaren lehenengo bertsioa.

Proposamenak izandako arrakastak animatu zuen erakundea bigarren (2001ean) eta hirugarren (2006an) edizioak plazaratzera, datu gehiago sartzeko eta jadanik zegoen informazioa zuzenduz eta txukunduz. Azken edizioan agertzen ziren bederatzi mila abizenak gutxi ez baziren ere, bazeuden artean bildumatik kanpo geratuak zirenak eta haiek gehitzeko asmoarekin prestatzen hasi zen edizio berria Juan de Garay Fundazioa.

'Los Vascos en la Argentina' proiektuak hau bezalako beste ikerketak egiteko eredua izan delakoan daude Fundazioko kideak eta euren esanetan “bilduma hau oso garrantzitsua da, gaur egungo abizen hiztegiak nahiko mugatuak daude eta”.

Irakurleari oso interesgarri eta bitxiak egingo zaizkion nobedadeak dakartzan liburua --tartean, 1810. urtean baino lehen Argentinan kokatu ziren euskaldunen hainbat istorioz osatutako CDa-- abenduan eskuratu ahal izango da.

Erosi nahi dutenek Fundazioarekin jarri behar dute kontaktuan, telefonoz (5411 - 4328-6906/7947/7910), emailez (secretaria@juandegaray.org.ar / fundacionjuandegaray@gmail.com)  edo zuzenean, Buenos Aireseko bere egoitzan (Roque Sáenz Peña 846). Liburua dendetara zabaldu aurretik prezio berezia egingo die Fundazioak harpidetzaz erosten dutenei.

2012. urteari begira, abizen zerrenda jarriko du Fundazioak bere webgunean, familia bakoitzaren kokapenaren informazioarekin. Datorren urtean ere abizen foro bat sortuko da. EuskalKultura.com-ek eskaintzen duen aukera hau baliatuz, Juan de Garay Fundazioak eskertu nahi dio Eusko Jaurlaritzari lan-erdiko gastuak bere gain hartzeagatik. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia