euskal diaspora eta kultura
2009/12/31
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. 'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren lehenengo edizioa 2000. urtean argitaratu zuen Juan de Garay Fundazioak. Liburuak izan zuen arrakastak animatu zuen erakunde euskal argentinarra bigarren (2001ean) eta hirugarren (2006an) edizioak prestatzera, abizen gehiago sortzeko eta jadanik zegoen informazio zuzendu eta baita txukuntzeko ere.
Lehenengo hiru edizioetan 4.500 abizen biltzea lortu zuten proiektuko arduradunek. Alabaina, eta arrazoi ezberdinengatik bere datuak bidali ez dituzten familia ugari daude oraindik eta haiei dago zuzenduta honako gonbitea: datuak bidaltzeko epea urtarrilean bukatuko da eta epea amaitu baino lehen nahi duenak galdetegi bat erantzun dezake liburu berrian agertzeko.
Jakinmina duenak Fundazioko webgunean (www.juandegaray.org.ar) ikus dezake bere abizena dagoeneko erregistratuta dagoenentz. Aldi berean, bere familiaren informazioa eskaini nahi duena, Fundazioarekin kontaktuan jar daiteke telefono zenbaki hauetara: (54-11) 4328-6906/7910/7947 edota internet bidez, erakundearen web orrian. Datuak bidaltzeko prozesua webgunean bertan azalduta dago.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus