euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan B. Istilart euskaldunak 1898an sortu zuen fabrikaren lurrak urbanizatu egingo dituzte Tres Arroyos herrian

2007/06/07

Jatorrizko Istilart lantegia (argazkia El Periodista de Tres Arroyos)
Jatorrizko Istilart lantegia (argazkia El Periodista de Tres Arroyos)

PUBLIZITATEA

Juan Bautista Istilart Euskal Herrian jaio zen 1867an eta hamar urte zituela heldu zen Argentinara senitarteko batek ekarria. Lapurdiko Makea herrian zuen jatorria Istilartek eta Argentinan bizi oparoa izan zuen, bere sormenari eta lanerako gaitasunari esker. 1989an Istilart lantegia sortu zuen Tres Arroyosen, arrakasta handiz, gaur egun ekimentsu jarraitzen baituen enpresa baita. Bera hil zela 73 urte betetzen direnean lehendabiziko lantegiaren lursaila urbanizatzeko erabakia hartu du Tres Arroyoseko udaletxeak. BasqueHeritage.com-en Argentinako makear honen bizia eta ibilbidea gogoratu nahi izan ditugu.

Makean (Lapurdin) jaio zen Juan Bautista Istilart eta 10 urterekin heldu zen Argentinara. Doloresen lekutu zen hasieran, Buenos Aires probintzian, baina 20 urte zituela Tres Arroyosera joan zen eta herri honetan bizi izan zen 1934an hil zen arte. Bertan puntako industria baten oinarriak jarri zituen, Istilart lantegia sortuz. Lantegi honek nazioarteko arrakasta handia izan zuen bere gidaritzapean eta XX. mendean ibilbide bikaina izan zuen, krisi batzuk gainditu eta gero. Gaur egun Argentina mailan ezaguna izaten dirau.

Istilart lantegia Tres Arroyoseko komunikabideetan da egunotan ere, udaleko araubide batek jatorrizko lantegia egon zeneko lur sailak urbanizatzeko baimena eman duelako. Proiektua 2006ean aurkeztu zuen inbertitzaile pribatu talde batek, baina bideratzeko arazoak izan dira orain arte. Azkenean, udalaren baimena heldu da eta etxeak egin ahal izango dituzte trenbideak eta Sarmiento, Sebastián Costa eta Brandsen kaleek mugatzen duten sailean. Proiektuaren aurkako ahotsek leku honek Tres Arroyoseko historia industrialean duen garrantzia azpimarratu dute.

Lotura interesgarriak

Istilart fabrika zaharra bota eta urbanizatu behar dute
www.lavozdelpueblo.com.ar

Enpresaren webgunea
www.istilart.com.ar

JB Istilart-i buruzko soslaia
www.elperiodista3a.com.ar

Ospe handiko tresarroyostarra
www.elperiodista3a.com.ar

Istilart lantegiaren historia laburra
www.istilart.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia