Gardnerville, AEB. Nevada eta AEB Mendebaldeko euskal ostatu eta jatetxe historikoetakoa da Gardnervilleko JT Basque. Erreferentzia bat da Carson bailaran eta Nevada estatu osoan, ez bakarrik euskal ostatu eta kantinen artean —bertako txuletoiek ongi merezitako fama daukate— jatetxe nevadar bezala baizik. Beste askotan bezala, bere 'Basque' izaera eta bere euskaltasuna, bere nevadartasunari lotuta baitago.
Pandemiako konfinamendu eta murriztapen garai zailak gaindituta, jatetxea martxa osoan ari da, eta 1896koa duen eraikinak —gogoratu Virginia City-tik ekarri zutela hona, osorik, Gardnervillen erro berriak finkatzeko— bizi-bizirik segitzen du, inguruan bere garaiko etxe gutxik daukatela hainbeste mugimentu eta jende joan-etorria. 1947an euskal ostatu bihurtua, 1960tik dago egungo familiaren eskuetan, Baxenabarreko Ortzaizen jatorria duen Lekumberry familian. Eta segitzen du sariak eta errekonozimenduak biltzen.
Oraingoan, Douglas Konderriak ematen duen 2022 Spotlight Awards eman diote, 'preservation' atalean. Hona anaia JBrekin batera bertako jabe eta kudeatzaile den Marie Louise Lekumberry-k, saria dela-eta egindako elkarrizketan ematen dituen azalpen eta erantzunak. Zorionak, JT eta Lekumberry-tarrei eta Carson Valleyko euskal familia osoari!
Marie Louis Lekumberry